Guregan

Surfilm
Festibala ®, munduko surf filme eta surf kulturari buruzko jaialdirik
zaharrena da eta Donostian egiten da urtero udaran. 2003an jaio zen,
surfari buruzko filme onenak erakusteko asmoz, ez bakarrik azkeneko bi
hamarkadetan egin diren bideoklip komertzialak. Ordundik surf
filme zuzendari onenen eskutik joan gara bai beraien filmak erakusten
eta bai beste filme komertzialago batzuk ere, hori bai beti kalitate
hobereneko lanak. Hasieratik jaialdiaren lehenengo eguna inguruari
buruzko jardunaldi bat izan da, non mundu guztiko adituak etorri dira
olatu eta kostaldeari buruz hitz egiteko. Surfilm Festibalaren barnean
beste jarduera batzuk antolatzen dira, arte erakusketak eta bi gauez
kontzertuak eta festa dibertigarria Surfilm Festibailaren barnean.
Gure
ustez hor kanpoan kreatibitate asko dago eta horregaitik antolatzen
dugu Surf Laburmetrai Txapelketa, guztioi irekita dagoen txapelketa
bat, bai profesional edo amateur izan, non originaltasuna eta irudimena
daude baliabide teknikoen gainetik.
Antolatzaileen nortasuna
isladatzen duen jaialdi ausart eta dibertigarria non izarrak urtero
zatozten surflari guztiak zarete. Guztioi eskerrak.

