PosterSurfilm Festibal 6 !!  



Kaixo! Hemen gara berriz! Gure ohiko datak atzeratu egin ditugu iazkoen aldean, udaren hasiera ofizialetik hurbilago egoteko eta azterketetan zabiltzatenoi denbora pixka bat gehiago uzteko, buka ditzazuen eta gure festira etor zaitezten!

Eta zein da aurtengo gure formula? Ingurumena; aurtengo surf-ekoizpen onenetako batzuk; baditugu berritasun batzuk: laburmetraien nazioarteko lehiaketa; musikaren aldeko gure apustua, Gazteszenan egingo den lehenengo Surfilm FestiBAilaren bidez; eta igande gaueko proiekzioa (zuzeneko soinu-banda eta guzti).

Alegia, surf-kulturako egun batzuk, ingurumenaren aldeko konpromisoa eta, batez ere, barrea eta dibertsioa barra-barra!

Aurkituko ez duzue ba 6. urte honetan gu bisitatzera ekarriko zaituzten zer edo zer!
BarcoSurf garbia



Festibalaren lehenengo eguna ingurumenari buruzkoa da eta 2 proposamen hurbilduko dizkigu aurtengoan: Surfrider Foundation eta Smiling Surfing Berdea.Gizarte-arloan eta ingurumenean konprometitutako kolektiboa dira. Orain haien elkarteak areago joan nahi du, eta ingurumenari heldu dio. Haien proiektu “berdea” eta beste helburu batzuk aurkeztera etorri dira....jarraitu olatua



FestaSurfilm FestiBAila

Aditu!

Dantza eta dantza! Etorri Surfilm FestiBAilara!

Gaseosak eta garagardo hotzak dituzu zain. Ronaren zaporea bertatik bertara.

Ez huts egin!...jarraitu olatua

ConcursoLaburmetrai Lehiaketa



Laburmetraia-lehiaketak izandako erantzunak onerako harritu gaitu!

Emaitzak txundigarriak izan dira. Emanaldi berezi batean, lan finalistak ikusi ahal izango ditugu larunbat 14an 18:30ean. Saio horretan, inprimaki baten bidez, ikusleok bozkatu eta zuen epaia eman dezazuen nahi dugu, ikusleen labur gogokoena zein den aurkitzeko....jarraitu olatua



MicrophoneFilmak


Hautaketa bat: laburmetraiak, fikzioko laburrak, ingurumenari buruzko dokumentalak, dokumentalak, dokumental faltsuak, mundu osoko estreinaldiak, hemengo surflariek egindako uhin-bainuak..., laburbilduz, surf-pelikulen zirkuitu komertzialean nekez aurkituko dituzun martziano-zeak...jarraitu olatua