Ostirala Ekainak 13
17:00 H
Antzoki
Zaharra (K/ Nagusia 1) (mapa
hemen)
Hi
Shredability
Thomas Campbell
VBS TV, USA 2008
Luzera: 15:03 min.
Thomas Campbellen lan-mahaiko txukuntasunak asko esaten du bere
lan-ohiturei buruz: josita dago paper-pusketaz, pinturaz, argazkiz,
orriz, liburuz, hari-zatiz, liburuz, zirrimarraz eta pintzel, arkatz
eta boligrafoz betetako kikarez. Gauza-pilaketaren altuera 20 cm da eta
mahaia osorik betetzen du, eta paretetatik eta lurretik sakabanatzen da
ere, (gure ustez) egunean-egunean % 12,5 hazten ari da gainera. Hainbat
proiektutan lanean dabilenez, ez dakigu ere ordena bat nola izan
dezakeen. Batzuk bukatu egiten ditu, marko batean jarri eta paretan
zintzilikatzen ditu: aldiz, beste batzuk lurrean amaitzen dute eta,
beharbada, egun edo urte batzuen buruan, bildu egiten ditu beste
zerbait erabat berri bihurtzeko.
Musica Surfica
Mick Sowry
Australia 2008
Luzera: 45 min.
Música Súrfica dokumental bat da eta, bertan, surflari eta
musikari klasikoen arteko elkarretaratze baten bidez, burua ideia
berrietara irekitzearen eta bi taldeek beren arteetan arriskuak
hartzeak dituen onurak aztertzen dira.
King Islanden
errodatu dute, Australia hegoaldean, eta kontatzen du Richards
Tognettiren bizitza sortzailea musika tradizionalean eta klasikoan
inspirazioa bilatzen duen bitartean; Tognetti Australiako Ganbera
Orkestrako Zuzendari Artistikoa eta lehenengo biolin-jolea da. Taldea
osatzen du Derek Hyndekin, munduko surflari nabarmenetako bat, eta
erronka botatzen dio (baita Tom Carroll, Heath Joske eta beste batzuei
ere) gilarik gabeko oholean surfeatzeko: ideia freskoak edo metodo
zaharrak kontrolari behar bezala eusteko.
Ostirala Ekainak
13 18:30 H
Surfwise
Doug Pray,
USA 2007
Luzera: 90 min
.
Ez utzi izenburuak engaina zaitzaten. Surfwise (surf-eran) surf
film bat baino askoz gehiago da. «Doc» Paskowitzen, bere bederatzi
seme-alaben eta Juliette emazte zoragarri eta ulerberaren
bizitza
zoragarria ekartzen digu. Porrot egindako bi matrimonioren ondoren,
“Doc"ek uko egin dio bizitza arruntari eta bohemio bihurtu da, lurrak
eskaintzen dion horretatik biziz jendeari surfean irakasten dion
bitartean.
Gizonak (oso sinestuna) bere bidaia-laguna
aurkitu du: Juliette, eta berehala seme-alabak ekartzen hasi dira,
bederatzi. Herrialdetik bidaiatzen dira auto-karabana batean, hamaikak
batera, sano janez, heziketa etxean hartuz eta egunero surfean arituz.
Dirua irabazteko, berriz, Paskowitztarrek surf-eskola bat sortu dute.
«Doc»ek egin bezala, umeak lehiaketak irabazten hasi dira, eta familia
hainbat aldizkari eta telebistatan agertzen. Askok bizimodu hori ezin
hobetzat jotzen duten arren, seme-alabak "Doc"en aurka bihurtzen hasi
dira.
Ostirala Ekainak
13 20:00 HGros
Artzai Gomez
Groseko hondartza, olatuak eta jendea.
Piu Piu Brum Brum
Jamour Video
Animazioak eta surfa Hossegorreko hondartzetan.
Hands
and Surf Peru
Hands and Surf
Euskadi 2008
Dur: 11 min.
Euskal surflari-talde baten ekimena da: Peruk eta txirotasun
handiko antzeko herrialdeek dituzten gabeziez jabetuta (lurrikara ere
gehitu zaie), surfaren bidez laguntzeko beharra sentitu dute.
Smiling Surfing
Smiling Surfing
Euskadi 2008
Dur: 30 min.
Gizarte-arloan eta ingurumenean konprometitutako kolektiboa dira.
Indiako Mamallapuramera egindako bidaia-abentura kontatzen du bideo
honek; umezurtz-etxe bati lagundu eta ezer ez duten umeei surfinga
hurbildu nahi zieten. The Lalu Smile GKEren lankidetzaz, ideia zen
haiei surfeatzen eta itsasoaz gozatzen laguntzea, eta batik bat
irribarrea ateratzea.
Madras
Cafe
Govardhan
USA 2008
Dur: 15 min.
Alex Encinitas-Kaliforniako surflari tipikoa da, zerbait
berriaren eta bere bizitza monotonorako zentzuaren bila. Bere lagun
Scout ez da heltzen bere aldaketa-gogo hori ulertzera, eta ahazteko eta
surfeatzera joateko konbentzitzen du. Aldiz, Alexen irrika oso sakona
da, eta ahaztu ezineko gertaera-segida bat eragingo du.
eta gero...
Ostirala Ekainak
13 23:00
H
FestiBAila Jareño-n !
(Baztan
Kalea 21)(mapa
hemen)
Igandea Ekainak 15
17:00 H
Antzoki
Zaharra (K/ Nagusia 1) (mapa
hemen)
Sliding
Liberia
Britton Caillouette & Nicholai Lidow
USA 2008
Luzera: 48 min.
Sliding Liberia generoak nahasten dituen pelikula da. Britton
Caillouette zinemagileak eta Nicholai Lidon ikasleak asmatutakoa,
surf-dokumental/-pelikula honek suflari talde baten aztarna jarraitu du
Liberian zehar, uhin perfektuak baino zerbait gehiagoren bila.
Hamarkadetako
gerra zibilak suntsitutako Afrikako herrialdean barrena bidaiatu ahala,
bidean aurkitu duten jendearen istorioak dokumentatu dituzte, adibidez,
Alfredena, matxinoengandik ihesi bodyboard bat aurkitu ondoren
Liberiako lehenengo surflari bihurtutakoa. Kalitate mundialeko
point-break bat berriro deskubritu ez ezik, surflariek zerbait askoz
garrantzitsuagoa aurkitu dute: XXI. mendean arduratsu bidaiatzeko era
bat. Surflariak Dan Malloy, Cristal Thornburg eta Chris Del Moro dira.
Dave Homcyk errodatuta (Shelter, Brokedown Melody).
Chile Oculto
Cristián Merello & Rodrigo Farias
Chile 2008
Dur: 47 min.
Txile herrialde ezezaguna da. Bere olatuen maila eta kalitatea ez
dira artean ezagunak munduan. Handik kanpora, munduak ez du ezagutzen
ematen dituen aukerak…, zorioneko batzuek izan ezik. Surflari
txiletarrek haien herrialdeko gaina eta bikaina erakusten digute, uhin
izugarriak eta sekretuak. Ikustekoak diren olatuak, ez ukitzekoak ordea.
Igandea Ekainak 15 19:00
H
Laburmetrai Lehiaketaren sari banaketa
Archy, the movie
Bill Balard
USA 2008
Dur: 83 min.
Archy denborarik gabeko filma da, eta surfeko hiru
belaunaldiren
historia kontatzen du. 80, 90, 2000etan eta gaur arte, Archyren
historia miragarria surfeko izar izatetik onik ateratzea lortu duen
baten historia da. Oso gaztetan izar izatera pasa zen. Fama, drogak,
alkohola, sponsoringak eta rock surfeko izar baten bizi-estiloa. Itzal
eta karisma handieneko surflari baten bizitza argitzen du.
Elkarrizketak, surf erradikala, argazki mitikoak, Henry Rollinsen
narrazioa (Black Flag talde ospetsuko kantaria) eta itzeleko
soinu-banda: The Clash, Social Distortion, David Bowie, The Rolling
Stones, Devo eta askoz gehiago. Archyk ez du inor epel utziko. Kontatu
beharreko istorioa da.
Igandea
Ekainak 15
21:30 H
Tu Solus Sanctus
Suyen Mosley
Surfari buruzko iritziak Californiako hondartzetan.
PROIEKZIOA ETA MUSIKA ZUZENEAN! SOINU BANDA SMILEren KONTURA
Festibala bertako bi elementu elkartuz bukatu nahi genuen:
zinema eta musika.
My
Eyes Won´t Dry 2
Brian Conley
USA 2008
Dur: 60 min.
Viaja en el hueco de olas épicas de Indonesia, Australia,
América Central y Polinesia. Experimenta de primera mano unos tubazos
de escándalo gracias a los olones que pilla Brian Conley, obsesionado
con la búsqueda de la visión del tubo… Sigue el legado de George
Greenough pero llevándolo al extremo surfeando olas radicales y enormes
armado de su cámara.
¡Viaje total!
Smile taldea
Smile Getxon jaio zen 1996n, John Franks kantautore ingelesa
Gravestones eta Little Fisheko kide batzuekin bildu zenean.
Gaurdaino
2 demo grabatu dituzte, 1998n eta 2000n eta, urte batzuetako
geldiunearen ondoren, hona hemen haien grabazio berria: Painting the
Sun One Colour; Rock Indianak argitaratu du eta, bertan, haien abesti
akustikoen errepertorio zabala aurki dezakezu, alaia eta positiboa,
Mendebaldeko Kostako 60ko urteen soinuen erreferentziaz josita (Lovin’
Spoonful, Love, Byrds,…), 70ekoetako ukitu bat (Neil Young, America…)
eta mugimendu akustiko berriko deribatuak (Jack Johnson, Ben Harper,
Jayhawks, Josh Rouse,…).
Egun, Smile disko hau aurkezten
ari da hainbat kontzertu emanez; besteak beste, The Waterboys eta
Wilcoren Espainiako itzulietako artista gonbidatu aritu dira.
Kideak:
John Franks: ahotsa eta akustikoa
Daniel Merino: gitarra eta koroak
Ferdy Martínez-Bretón: baxua
Javi González: bateria
MySpace Smile
Larunbata
Ekainak 14 17:00 H
Antzoki
Zaharra (K/ Nagusia 1) (mapa
hemen)
Tomorrow
Today
Chris Cote & Dan Warshauer
USA 2008
Luzera: 32 min.
Transworld SURFek aurkezten du Tomorrow / Today, Transworld
SURFen lehenengo pelikula. Inoiz grabatutako surf erradikalena da:
Tomorrow/Todayk ametsezko sekuentzia animatuak eta surflari bakoitza
bere trikimailu-aukera harrigarrian aritzen deneko errealitatea
elkartzen ditu. Munduko puntako surflari garrantzitsuenetako bostek
surfean dihardute, hitz egiten dute eta ekintzari heltzen diote: Dane
Reynolds, Bobby Martinez, Mike Losness, Yadin Nichol eta Clay Marzo.
Tomorrow/Todayk surfaren oraina eta geroa lotzen lagunduko du.
Somewhere
Rip Curl
USA 2008
Dur: 53 min.
Rip Curl Internationalek aurkezten du Somewhere: The Movie. 48
esploratzaile, 12 leku, 10 editore, 2 lama..., eta film gogoangarria.
Esku asko The Search egiten.
Larunbata Ekainak 14 18:45 H
Laburmetrai Lehiaketaren
finalistak
Emanaldi berezi batean lan finalistak ikusi ahal izango ditugu
larunbat 14an 18:30ean. Saio horretan, inprimaki baten bidez, ikusleok
bozkatu eta zuen epaia eman dezazuen nahi dugu, ikusleen labur
gogokoena zein den aurkitzeko. Parte hartzaileen artean, Mikel Agotek
egindako tabla Kream bat zozketatuko da !
Larunbata Ekainak
14
20:30 HDun Dun
Ze olatu daude Lekeitio inguruan?
Tribute to Hossegor
Julian Solomon
Surf eta olatu ederrak Landetan.
The Swell
Natural Surfing
Sesio izugarria La Nordeko olatuan.
Meñakoz
Mitxel Andreu
Euskadi 2008
Dur: 15 min.
2007/2008ko negu honetan Meñakozen egindako saioak, hildako surflari
guztien omenez.
Negua
Patrick Guisasola
Euskadi 2008
Luzera: 40 min.
Negua Patrick Guisasola ur-kamerariaren neguari buruzko
dokumentala da; negu gogor eta hotza eman du Europako kostaldeetan
barrena surfeatzeko olatu handienen bila Asier Muniain surflariarekin
eta beste lagunekin batera. Euskadi, Frantzia, Irlanda, Galizia,
Asturias, Portugal, Ingalaterra…, guztia ere furgoneta baten barnean
biziz, ur-motorra, quada eta abar aldean eramanez (10.000 km-tik gora
guztira). Hotza, olatu bakartiak, izurdeak, desolazioa, bilaketa...,
abentura handi baterako osagai guztiak.
Billabong XXL
Varios directores
Luzera: 15 min.
Billabong XXL 2007 sarietarako hautatutako uhinen bideoa: olatu
handiena, hodi handiena… eta, nola ez, hemengo surferrak tartean.
North Shoretik gure North
Shore-ra
GNS Productions
Euskadi 2008
Dur: 6:25 min.
Oahu-Hawaiiko Eddie Aikauren aurkezpen-ospakizunean parte hartu
ondoren, Ibon Amatriainek ekaitza baino lasterrago hegal egin zuen
denboraldiko swell onenetako batean egoteko, Hondartza Grisean. 2007ko
abenduaren 2an, olatuek ez zioten utzi egun osoan GNshoreko kosta
zigortzeari, eta XXL olatuen egun ikaragarria izan zen tow-in surfaren
zale guztientzat. Bideoak, halaber, arraunketan sartzeko Pilouren
ahalegin arriskatu bat erakusten du, hain zorte onik gabe.
eta gero...
Larunbata Ekainak 14 23:00 H
FestiBAila Jareño-n
!
(Baztan
Kalea 21)(mapa
hemen)