Erakusketa
“Somos Mar”
Soul (Kale Nagusia, 12)
Somos mar hainbat itsaso eta hondartza ingurunetatik
egindako atzerabegirakoa da. Kantauri Itsasoa eta Indonesia, hemengo
tonuak eta hango koloreak, surfaren ibilbidea eta itsasoetatik hurbil
bizi diren pertsonen eguneroko jarrera. Begiradak bilatzen dituzten
ikuspegiak, bizimoduak diren begiradak.
Ritxi Goya
argazkilariak (Zarautz, 1975) itsas ikuspegien askotariko alderdietatik
paseatzen du kamera. Indostango eguzkiak, urreztatuak eta laranjak, edo
Kantauriko portu bateko ur grisetan suabe kulunkatzen diren
txipiroi-batelak. Koloreak, argiak eta distirak; uretako bizitzak.
Erakusketa hau itsas eta paisaia-sentsazioen bidaia bat da Ekialdetik
eta Mendebaldetik. «Itsaso gara eta itsasoa bilatzen dugu»
Lazaro Echegaray