Surf Garbia
aurkezten du:
Eroski


BarcoGarbage Island 
Osteguna Ekainak 12
19:30 H
Donostiako Aquarium
(mapa hemen)


VBS.tv VICE doako aldizkariaren online telebista-kanala da. Doako fanzine apurtzaile batekin hasi ziren, eta mundu osoan jarraitzaile mordoa dituen argitaletxe bihurtu dira. Haien ikus-entzunezko proposamena beren paperezko aldizkariari buruzko estereotipo askotatik urruntzen da. Hondo zorrotza daukan informazioa emateko asmoa dute, eta lortzen ari dira, oso ikuspegi freskoa eta gizalegezkoa erabiliz ordea; hartara, haien istorioak oso publiko anitzari eta garaikideari helarazten dizkiote. Dokumental hau haien “Toxic” sailean kokatzen da eta narrazio-estilo horren adierazgarri garbia da.

Garbage Island:

“Urtetan irakurri dugu Itsaso Barearen iparraldean ur gainean dabilen Texasen tamainako zabor-mantxa baten berri. Izan ere, uretara botatzen den edozein hondakin toki horretara heltzen da korrontearen bidez, eta hazi eta hazi ari den zabor-andana horri gehitzen zaio. Hondamenaren eta itsas faunaren gaineko inpaktuaren albiste etsigarri horiek heldu zaizkigun arren, ez zirudien inork irudirik zeukanik.

Gure jakin-mina asetzeko, VBS zaborra aztertzera zihoan ikerketa-ontzi batera sartu zen, eta munduko itsaso zabaleko ingurune urrunetako baterantz atera. Heldu ginenean, gure ustea guztiz gainditu zuen hondamen ekologikoa deskubritu genuen eta, beharbada, gizateriak planetari eta bere buruari egindako gauzarik txarrena da. Ba al duzu interesik minbizi eta sexu-aldaketari buruz?” 


ViewFombol et les Waveriders
Fred Compagnon, Frantzia 2008
Luzera: 4 min.



Fombol urrutiko galaxia batetik etorri da. Bere espazio-ontziak quiver zoragarri bat ekarri du, edozein motatako olatuak surfeatzeko pronto. Egitasmo bat dauka: isla misteriotsu batera surfeatzera joatea. Bere sekretua, berriz, gurekin hiruekin partekatuko du. Ingurumenaren egoerak erotuta, bere planeta nola salbatu zuen kontatu zigun: kutsadura bizitza-mota guztiak iraungi beharrean zegoela, frogatu zuen naturan badirela kutsadura-mota bakoitza asimila dezaketen organismoak.




SurfriderErakunde gonbidatua:
Surfrider Foundation





Ekitaldi potoloetako bat Surfrider Foundation Europak (surfrider.fr) Euskal Herriko kostaldean finkatzeko duen asmo handiko proiektuaren aurkezpena da. Elkartea 1990n sortu zuen Tom Curren surfaren Munduko Txapeldunak. Surfrider Foundation Europe itsasoaren, uhinen eta Europako kostaldearen balioa babestu eta goresteko elkartea da. Elkarteak hainbat arlotako pertsonak ditu kide, itsaso-grinak eta kostaldea babesteko kezkak elkarretaratuta, eta nazioarteko sare bateko partaide da (AEB, Japonia, Australia, Brasil, Argentina, Costa Rica, Mexiko…).
 

Surfrider Foundation Europe, izan ere, bi lan-programa handi garatzeaz arduratzen da:
 

- Ingurumen-programak, adibidez, ur-kalitateari eta kutsadurari buruzko azterketak, baita kostaldean inpaktua eragiten duten ekintzei buruzko lana ere.

- Halaber, poluzio-arazoei eta kostaldea, hondartzak eta itsasoa hobe kontserbatzeko jokaera ekozibilizatuei buruzko heziketa-, sentsibilizazio- eta informazio-programak jende guztiarentzat eta gazteentzat.
 
Elkarteari buruzko informazio gehiago hemen: www.surfrider-europe.org
 
Ekainaren 12an, osteguna, ingurumenaren aldeko eguna dela eta, Surfrider Foundation Europek eta Euskal Herriko Surf Federazioak (EHSF) MARE URDINA haien mugaz gaindiko programa aurkeztuko dute, Euskal Herriko instituzio eta enpresa pribatuekin garapen iraunkorra sustatu nahiz, publiko handia ekologiaz jabetzen joan dadin.
 

Mare

Programa horren helburua urte askotarako da, eta bere animazioak/adierazpenak gai guztietara irekita daude: ingurumenaren babesa, ondarearen balioespena, heziketa etab. Ez ezazue galdu aurkezpena.


Larunbata, ekainak 14 14:00 H Surfrider Foundation Europek animazioa jarriko du Donostiako hondartzetan.


MARE URDINAri buruzko informazio gehiago hemen.



SmilingErakunde gonbidatua:
Smiling Surfing Verde





Urtero elkarte bat gonbidatzen dugu beren lana aurkez diezaguten Surfilm Festbalaren baitan. Aurten Smiling Surfing Berdea-ren txanda da (smilingsurfing.com). Gizarte-arloan eta ingurumenean konprometitutako kolektiboa dira. Indiara bidaia bat eginez hasi zuten abentura hau; umezurtz-etxe bati lagundu eta ezer ez duten umeei surfinga hurbildu nahi zieten. Orain haien elkarteak areago joan nahi du, eta ingurumenari heldu dio. Haien proiektu “berdea” eta beste helburu batzuk aurkeztera etorri dira.