Larunbata 13
LE PIANC
Le
Pianc-ek argi dauka: soinu zehatz bat bilatzen dute. Aurrean bi neska
dituela, saxo zaratatsuak, marinba eta teklatua tartean, The B52’s-ren
kutsuko pop eta punk pop alaia eskaintzen dute.
Zuzeneko
emanaldiak benetako festak dira, konposizio txiki eta freskoz
zipriztintzea, belarriak zein oinak lanean jartzen dizkizute ekitaldi
osoan. Honezkero, bikain eszenaratu dira hainbat tokitan: Primavera
Sound, Minifestival, Easy Pop Weekend eta Festigabal.
MySpace
Le Pianc
THE CHERRY BOPPERS
Jazz
funk 2008n? Musikari zuriek jotzen dutela? Eta Bilbokoak? Eta honen
ondo? Ba bai, lagunak. Jazz funk peto-petoa, dantzatzeko musika
Espainiako Estatuko mende honetako konbo iraultzaileenetako baten
eskutik. Ireki irabiagailua eta gehitu rocka, psikodelia, jazza, funka,
rapa, blaxplotation-zinema, txima kixkurrak eta indarkeria- zein
inozentzia-garai bateko edertasun dotorea eta, aldi berean, makarra: 60
eta 70eko urteak.
www.thecherryboppers.com
DJ CHELIS
Chelis
une honetan, segur aski, herrialdeko DJ mugituena da. Zaragozar honek
ez du gogoko mundu guztiak maletan daramana pintxatzen aritzea, eta
bere espiritu ikertzaileak eta inkonformistak bide berriak arakatzera
eraman du, herrialde honetako beste ezein DJ ausartu ez bezala.
Bere
eskuetan zentzua dauka tekno esperimentala eta dubstep nahasteak, baita
breakcore eta skweeea ere: Chelis gai da agertzen ari diren estiloei,
freak edo ilun izan, gorputza eta zentzua emateko, eta bere ikuskizunak
gozamena dira belarrientzat. Chelis moduko DJ gutxi dira gai berak
egiten duena egiteko: mundu berriak deskubritzea.
MySpace
DJ Chelis
Ostirala 12
LOS CARNIVOROS
"Zapata-zolak higatzeko musika"
Early-RnR-ko
laukotea, estatuko underground-eszenako beteranoek osatutakoa.
Eszenategira igotzen diren bakoitzean, TEEN TWISTER DEMONIO paregabeak
bihurtzen dira.
Joan den mendeko 50eko amaierako eta 60ko
hasierako dantza-erritmoen amorratuak: Twist, Modern Jazz, Boogaloo,
Mashed Potatoes, Jerk, Shing-a-ling etab. Laburbilduz, gelditu gabe
dantzatzeko musika!!!
STRAITJACKETS taldekoak ere
liluratuta geratu ziren haien erritmo biziarekin, eta haien hurrengo
LPan LOS CARNIVOROSen kantu bat grabatzea proposatu zieten.
MySpace Los Carnivoros
LOS FORTUNE TELLERS
2002.
urtean osatutako Fortune Tellersek erreferentziazko toki betetzea lortu
du 60ko soinuen eragin nabarmeneko estatuko taldeen artean eta,
horrenbestez, joera horretako estatuko festibal garrantzitsuenetan
parte hartu dute: Euro Ye-Ye, Purple Weekend…
Beren
lan berriak soinu indartsu eta gogorragoa dauka, eta Humble Pie, The
Who eta Traffic moduko taldeen edo Kula Shaker, Supergrass, Ocean
Colour Scene talde berriagoen miresleak zirrara batean jarriko ditu.
Horiek guztiek eragin oso zuzenak dituzte Fortune Tellersen musikan.
Taldeak egungo panorama independentean tartea izatea eskatzen du
Sidonie, The Sunday Drivers, Lori Meyers, Meu, Biscuit moduko taldeekin
batera.
MySpace Los Fortune Tellers
DJ ZETHOR
Hainbat pasadizoko 2 urteren buruan, bueltan da gure hondartzetan
azetatoaren gure dantza-jartzaile zaildua.
Gure
herrialdeko eta itsasoz haraindiko hamarnaka kluben platoetan aritu
ondoren, pintxa suizida honek rock slab lehorra, harea eta tonadilla
koloretsu eta kutsagarriak jotzen ditu; horretarako formula, berriz,
meskalina, txistorra, Asturiasko sagardoa eta 64ko erreserbaren
gehiegizko kontsumo sistematikoa. Basatia eta apartekoa!!!