AMSTEL Surfari (Surfilm Festibalak motorizatua) - hainbat iragarki - 2009ko uda.
Surfilm
Festibal jaialdiaren hondartzarako proposamena da. AMSTEL Surfilm
Festibalean barrena ospatuko da, ekainaren 13an, larunbata, Zurriolan,
Groseko Surf Indarra taldearen laguntzarekin, eta ekainaren 20 eta
21ean Liencres (Santander) hondartzan, AMSTELeko Cosmic Children gure
lagunek antolatuta. Azkenik, abuztuaren 1 eta 2an Salinas (Asturias)
hondartzan VANS Salinas Longboard-a ospatzen den bitartean.
Hemen
da uda berriz ere, eta guztiok sumatuko duzue zuen barruan hondartzako
jolasen gogooooooooooa!!!!! Eta aurten hondartzan barre algarak egin
ditzazun, AMSTEL Surfari jarriko dugu martxan!!!!!
Probatzeko
aukera izango duzun askotariko ohol ausartak -fish, quad, widowmaker,
oholtzarrak-, eta itxarondako berritasun handiena, TXANPERO edo
planking-aren ITZULERAAAAAAAA!!! Bai, bai, gure aldapen ahaztutako
elementu hau indarrez itzuli dela dirudi… Olatu bat harrapatu eta gure
kostaldeetako surf modernoaren aitzindari mitikoen gainean ibiltzearen
plazera berriz ere deskubritu ahal izango duzu… Honetaz gain, argazki
erakusketak, freesbees lehiaketak, hondartzako palak, yo-yo-ak.
Eta
guztietan onena, eskuragarri ditugun ohol GUZTIAK zozketatuko ditugu
probatzen dituzuen guztion artean!! Freesbees-ak, palak, yo-yo-ak,
eguzkitakoak ere zozketatuko ditugu!! GUZTIA!!!!! Izan ere, AMSTEL
Surfaritik Vans Salinas Longboard-erako azken geltokira larrugorrian
itzuli nahi dugu!!!!!
Eta gauean, AMSTEL Cosmic Children
eta VANS Salinas Longboard jaialdietan aurtengo jaialdiko egitarauko
hainbat film labur eta film luze proiektatuko ditugu ere. Zatoz gu
bisitatzera, proba itzazu oholak, alferkerian ibili eguzki eta itzaleko
gunean, parte hartu Kantauriko Munduko Planking Txapelketan, freesbess
lehiaketetan eta deskubritu itzazu aurtengo surf zinemaren ekoizpen
interesgarrienetako batzuk.
AMSTEL Cosmic children festival
Playa de liencres, 20 y 21 de Junio
Soulsurfing, Music & Beach Life Video intro
Katxofoto
Helburua: Espainiako Iparreko kostaldean tow-in
surfing-aren aitzindari diren Amatriain-Agote bikotearen balentriak
aitortzea. Playa Gris, Agiti eta Isla Panchan surfa egin duten lehenak
izan dira. Haiek egindako bilaketek eta lortutako emaitzek hedabideen
jarraipen zabala izan dute: egunkariak, aldizkariak, web orriak,
bideoak eta telebista. Prentsa orokor eta espezializatuko eta
telebistako hainbat hedabideren azalak bete dituzte. Lehenak izan dira
inguru hauetan tow-in teknika ikasten eta irakasten. Katxofotoren
bidez, historia hau jaso duten argazkilarien lana aitortuko dugu.
2004ko
neguaren hasieraz geroztik gaur egunera arteko irudirik onenak bildu
genituen, 7. AMSTEL Surfilm Festibalean jendaurrean erakusteko.
Jakitun
gara irudi batek mila hitzek baino gehiago balio duela; haien atzetik
ibili direnei eskerrak emateko topatu dugun modurik egokiena,
argazkirik onenak saritzea izan da.
Epaimahaia
surfarekin eta argazkilaritzarekin harremana duten 9 pertsonak osatzen
dute eta ostiralean, hilak 12, 20:30ean Antzoki Zaharrean epaia emango
du. Honako hauek dira:
Jakue Andikoetxea (3sesenta Magazine)
Gibus de Soultrait (Surfsession, The Surfer Journal-Biarritz)
Jose Vicente Gonzales (Radical Surf Magazine)
Umberto Segnini (Cutback Magazine)
Sebastián Saavedra (SHOCK, Suplemento de El Mundo Deportivo)
Niko Iturralde (Amaiur Foto)
Miguel Azpiroz (Pukas/Olatu)
Manu Paz (SLRescue)
Iñaki Bandres (Surfilm Festibal)