| Elena G. de Murillo Artamendi
Gipuzkoar
hau, itzultzaile eta snowboard eta surfeko kazetari, Onurako
itzultzailetzat zioan 90 urtean snowboarda eta irristatzeko grinak
munduko mendi guztietatik bidaiatzera eraman zuenean: negur eta udara
asko elurretan. Txapelketak eta erreportaiak, Alpeak, Hegoamerika,
Zelanda Berria, Txina eta surfariren bat. Surfilmarekin elkarlanean
egin du bai berriematean bai itzulpenetan bigarren ediziotik eta
Onboarmag-eko editore berria da. Igandetako surflaria bainan
gartsua, hurrengo bizitzan olatu haundien surflaria izan nahi du eta
Peahi surfeatu. | | Jamie Brisick
ASP-ko
16 honenen tartean ibilitakoa eta Surfing errebistako editorea izan
dakoa da. Sarri idazten du The Surfers Journal errebistarentzat, begi
aparta du argazkiak egiteko eta gurekin izandakoa da Surfilmean. Gure
bigarren urtean hain zuzen ere, 2004-ean, “Belus Urdina” erakusketa
komiso egin zuen, surf-a erakutsi gabe surfisten giro edo mundua
erakutsi nahi zuen erakusketa. Aurten gurekin da berriro epaimahaieko
kide bezala eta lagun bezala. |
| Amatriain / Agote
Gure
epaimahaieko kide bat Amatriain/Agote izango da. Baina nola daiteke?
Boto bakarra duen kide hau tow-in eko Ibon Amatriain eta Mikel Agote
bikotea da. Hau zergaitik egiten dugun jakin nahiko duzue? Ziurrenik
munduko tow-in bikote sendoenetarikoa delako. Batera hamaika abentura
eta hainbat muga gainditu dituzte batera eta orain bikote bezala baina
boto bakarrarekin datoz Surfilmera. | | Koldo Serra
Koldo
Serra de la Torre zine zuzendaria da eta Bosque de Sombras / The
Backwoods filmearen egilea. Laburmetraiak egin ditu ( Amor de Madre, el
Tren de la Bruja), musika bideoak (Estopa, Extremoduro, El Sueño de
Morfeo...) eta iragarkiak edo ta telebista programak ere. | | Juan Fernández
15
urterekin pizten zaio Juani argizkiarekiko jakin mina. Hilabete batzuen
ostean bere lehenengo argazkia argitaratzen du surf errebista batean.
Ordundik argazkilari eta kazetari bezala diardu surf munduaren barnean,
bai argitaletxe munduan eta bai publizitatearen arloan, hamaika
markekin eta mundu guztiko komunikabideetan. Espaniar estatuko
kazetari+argazkilari hoberena da dudarik gabe eta horregaitik nahi izan
dugu gure epaimahaieko kide izatea. www.juanfernandezfotografo.com | | Josean Lizarraga
80
urtea zen bodyboard batekin hasi zenean, laister kneeboardera pasa zen,
Donostiara etorri ziren Australiar batzuk ikusi ostean, tipoak eder
surfeatzen zuten. Ordundik uretan ibili da negu guztiak barne. 94
urtean zutik jarri zen azkenik eta voila!! Urte batzuk 7 oin batekin
eta beruntz, gauregun 16 surf taula dauzka 5,5 batetik 9,8 single bat
arte, twinfins, trifins, fourfins, bonzers, hulls, triplanehulls,
longboards eta denak ditu gustoko. Honez gain surf filme kolekzio
aparta dauka. | |
Julen Larrañaga
Groseko
surfista Koreena, olatu haundiak, erdikoak, txikiak, euria, eguzkia,
hotza edo beroa, berdin da!!! Julen beti dago prest uretara joateko eta
normalean irribar haundi batekin egon oi da lineup-ean. Gure aspaldiko
laguna aurten ere Surfilmean egongo da.
| | <Oeste
<Oeste
“surfeko antropologia” ri buruzko egitasmo talde bat da. 6 lagun hasi
ziren web honekin 2008 urtean, mota desberdineko lanak egin eta
jasotzen dituen taldea da, beti surfaren inguruan. Proiektua sendotzen
doa komunikabideetaz baliatuz “online gizarte sare” deritzonaz hain
zuzen ere. Komunikazio, komunitate eta lankidetza, hori da Oeste. www.oestesurf.com
|
|