Guregan

Surfilm Festibala ®, munduko surf filme eta surf kulturari buruzko
jaialdirik zaharrena da eta Donostian egiten da urtero udaran. 2003an
jaio zen, surfari buruzko filme onenak erakusteko asmoz, ez bakarrik
azkeneko bi hamarkadetan egin diren bideoklip komertzialak. Ordundik
surf filme zuzendari onenen eskutik joan gara bai beraien filmak
erakusten eta bai beste filme komertzialago batzuk ere, hori bai beti
kalitate hobereneko lanak. Hasieratik jaialdiaren lehenengo eguna
inguruari buruzko jardunaldi bat izan da, non mundu guztiko adituak
etorri dira olatu eta kostaldeari buruz hitz egiteko. Surfilm
Festibalaren barnean beste jarduera batzuk antolatzen dira, arte
erakusketak eta bi gauez kontzertuak eta festa dibertigarria Surfilm
Festibailaren barnean. Gure ustez hor kanpoan kreatibitate asko dago
eta horregaitik antolatzen dugu Surf Laburmetrai Txapelketa, guztioi
irekita dagoen txapelketa bat, bai profesional edo amateur izan, non
originaltasuna eta irudimena daude baliabide teknikoen gainetik.
Antolatzaileen
nortasuna isladatzen duen jaialdi ausart eta dibertigarria non izarrak
urtero zatozten surflari guztiak zarete. Guztioi eskerrak.

