Lehiaketaren Oinarriak
1.- KATEGORIAK:
Parte hartzen duten laburmetraiek ondorengo sariak eskura ditzakete:
‹ Ikusleen Laburmetraia Onenaren Saria
Ikusleek
bozketa bidez aukeratutakoa da. Bozketak laburmetraia Donostiako
Antzoki Zaharrean finalistak ematen diren egunean egingo dira; gainera,
laburmetraia bakoitzak ikusleen artean pizten dituen txaloak kontuan
hartuko ditugu.
‹ Laburmetraia Onenaren Epaimahaiaren Saria
‹ Euskarazko Laburmetraia Onenaren Saria
‹ Ingurumeneko Laburmetraia Onenaren Saria
‹ Animazioko Laburmetraia Onenaren Saria
‹ Go Pro kamera batez egindako Laburmetraia Onenaren Saria
Epaimahaia
surflari mitikoen, freakien eta zinema-munduko profesionalen nahasketa
batek osatuko du. Antolakuntzak Epaimahaiaren osaera gutxi barru
iragarriko du.
2.- BALDINTZAK
Hautaketa-batzordeak
laburmetraia guztiak aztertuko ditu lehiaketan onartu aurretik.
Laburmetraia onartutzat har daiteke antolakuntzak Youtuben eta
Dailymotionen jartzen dituenean. Hautu horretan sartu ahal izateko,
laburmetraiek ondorengo baldintzak bete beharko dituzte kategoria
guztietan:
‹ Laburmetraia bakoitzaren iraupen osoa ezin da izan 5 minutu baino luzeagoa.
‹ Surfari lotutako gai bat izan behar da, esplizituki izan ez arren (ikus 2008. urteko edizioko finalistak).
‹
Formatu guztiak izango dira baliozkoak, nola zineman hala bideoan
(16mm, 35mm, betacam). Mesedez bidali klipa .wmv edo .mov
formatuan soilik, eta 1280 x 720 pixeleko bereizmenaz. Fitxategien
gehienezko tamaina ezin da izan 100 MB baino handiagoa.
‹
Lehiatzaile bakoitzak gure webgunean (www.surfilmfestibal.com)
aurkituko duen inskribatzeko inprimakia bete behar du, eta
laburmetraiarekin batera helbide berera bidali. Gainera, laburmetraia
irudikatzen duen .jpeg formatuko edo antzeko irudi bat bidali behar du.
‹ Fitxategiak e-postaz bidali cortos@surfilmfestibal.com
helbidera (yousendit.com baliatuz). Antolakuntzak hautatutako
laburmetraia bakoitza Surfilmfestibalen Youtube eta Daily Motioneko
orri ofizialetara igoko du.
‹ Antolakuntzari 2009ko
maiatzaren 16ko 00:00 h baino lehenago helarazi behar zaio
laburmetraia, hori da antolakuntzak laburmetraiak lehiaketan onartzeko
jarritako mugaeguna.
‹ Laburmetraia batek berak kategoria batean baino gehiagotan irabaz ditzake sariak.
‹ Ez dago mugarik pertsona bakoitzak bidal dezakeen laburmetraia-kopururako.
3. ASKOTARIKO KONTUAK
‹ Kategoria bakoitzeko sarien zenbatekoa webgunearen bidez iragarriko da martxoaren 15ean.
‹
Azken hautaketarako aukeratutako laburmetraien zuzendariei
epaimahaiaren balorazioaren ondoren emango zaie horren berri;
informazio hori maiatzaren 16aren eta ekainaren 1aren arte egingo da.
4. LEGE OHARRAK
‹
Surfilmfestibal inolaz ere ez da izango lehiatzaile batek aurkeztutako
laburmetraian agertutako beste autoreren irudi edo soinuen erantzule,
eta lehiatzailea bera izango da erantzulea lan horien lege-ordezkariak
azalpenak eskatzen baditu.
‹ Festibalera aurkeztutako
laburmetraia guztiek Surfilmfestibalari lagako dizkiote
erreprodukzio-eskubideak, laburmetraiez beste emanaldi batzuetan ere
disfrutatu ahal izateko (komunikabideak, surfari surfilm festibala
etab.). Gainera, partehartzaile batek bere laburmetraia cd/dvd batean
edo beste euskarri fisiko batean grabatuta ematea erabakitzen badu,
objektu hori festibalarena bihurtuko da eta ez zaio autoreari itzuliko
inolaz ere.
‹ Surfilmfestibalak ez ditu babesten ez
bat etorri ere lehiaketara aurkeztutako lanetako mezu inplizitu
guztiekin. Autoreei gai-askatasun hori esleitu ondoren, oinarri hauetan
bildutako mugapenek legea betetzea beste asmorik ez dute.
‹
Azkenik, badakizunez, lehiaketa guztietan bezala, parte hartuz gero
oinarriak onartzen dituzu. Antolakuntza Batzordeak erabakiko du
agertzen diren eta oinarri hauetan ez bildutako ezusteko kasuetan zer
egin. Informazio gehiago behar baduzu edo edozein duda argitu nahi
izanez gero, idatz egiguzu hona: info@surfilmfestibal.com. Pozik
lagunduko dizugu.
Antolatzaile: Surfilm Festibal eta Donosti Kultura
Askotariko laguntzak:
Aurkezle: Amstel
Babesle ofiziala: VW
Babesle: El Diario Vasco, Kutxa
Laguntzaileak:
VANS, Gipuzkoako Foru Aldundia, Urban House, Moriarty
Hedabide atxikiak:
EiTB, Staf Magazine, 3sesenta.tv, Vice Magazine, alaplaya.com, Huck, Surfersvillage.com