PosterSurfilm Festibal 5 !!  



Hortik ikusten ez diren surf-filmak, “Surf Garbia” ingurumenaren aldeko jardunaldia “Surf-industria eta iraunkortasuna” gaiari helduz, Andrew Kidman eta Andy Davisen Way of the Bird liburuaren erakusketa eta argitalpena, barbakoak eta gau-giroa, Willy Uribe eta Gari Garaialderen argazkiak gune gonbidatuetan.

Negu honetan sekulako olatuak izan ditugu, ea festiarekin uda gustura hasten dugun!


PosterGune gonbidatuak 



Willy Uribek bere Kantauriko lurraldearekin bisitatu gaitu; Gari Garaialdek, berriz, Donostiako hiriko surf-munduaz surflaria ez denaren ikuspegia ekarri digu....jarraitu olatua
MicrophoneIngurumena


Itsasoan surfeatzen dugu, eta ezin esan oso txukun dagoenik. Munduaren etorkizunak ere ez du traza onik, itsasoaren maila igotzen denean Burgosen surfeatzeak kilikatzen ez bagaitu behintzat!

Ezingo al genuke surflariok eredua eman gure ingurunean albait ohitura ekologikoenak edukiz?...jarraitu olatua



FestaSurf Jaiak


Travoltak (lehengo Surfing Bichoseko kideen taldea) ekainaren 2an, larunbata, motorrak berotuko ditu, eta E-Gaztea festa, Andrew Kidmanen kontzertu txikia barne; gero, Makaaalaa! Barre politak! Barbakoa de lux Grosen (Zurriola), film-emanaldiak barne, Kurando, Gabi “Maratón Funk” eta Nota... Gustura! Tira, euria egiteari uzten badio behintzat... ...jarraitu olatua

Microphone Erakusketa “Way of the Bird”


“Way of the Bird” edo “Txoriak bezala” surf-ipuin bat da. Andrew Kidmanen argazkiak Andy Davisek irudikatu ditu; surflari zahar baten eskutik surfean hasi den ume baten istorioa da. Liburua euskaraz eta gaztelaniaz argitaratu dugu, eta Andrew Kidmanek jatorrizko liburuaren zati bat daukan erakusketa aurkezten du, eta bere beste pelikulen, Litmus eta Glass Loveren, serigrafiak (Neal Purchaseren lanak). Gainera lanak eros ditzakezu, a ze pagotxa!!...jarraitu olatua



MicrophoneZinema


Hautaketa bat: laburmetraiak, fikzioko laburrak, ingurumenari buruzko dokumentalak, dokumentalak, dokumental faltsuak, mundu osoko estreinaldiak, surfeko zientzia fikzioko pelikula, hemengo surflariek egindako uhin-bainuak..., laburbilduz, surf-pelikulen zirkuitu komertzialean nekez aurkituko dituzun martziano-zeak...jarraitu olatua