Osteguna / Ostirala
Osteguna Ekainak 7 17:00 H
Aquarium Donostia
Taluego,
Majo. 2006
Jim-Box. Espainia. 3 min.
Hirigintzako lukurreriari buruzko fikzioko telefono-elkarrizketa.
Luxuzko txaletak eraikitzeko asmoz, politikariren batek Villaviciosa
Ibaiko bokalea dragatu nahi du uda-pasako lantxa duten trebezia gabeko
nabigatzaileek beren ontziekin arazorik izan ez dezaten. Emaitzak,
berriz, larri kaltetuko du Rodileseko uhina, Europako olatu onenetako
bat. Urte osoan libre surfaz disfrutatzen duten hainbat pertsonaren
eskubidearen gainetik, lehentasuna eman behar al diote udan zarata
sartu eta bere lantxaz natura-ingurunea kutsatzera datorren aberats
okituari? Rodiles ez dute dragatuko. Gure Festibalean Fuelekin hasi zen
(2003)
Jim-Box
asturiar zuzendari oparo eta aldakorrak egindako laburmetraia da.
Pulp, Poo and Perfection: a green
surfing story. 2007
Ángel Marín. Chile. 15
min.
Dokumental honetan, Save the Waves GKEak Txileko surfingaren eta
ur-kalitatearen mehatxu nagusiak ikertzeko egindako bidaia bat
erakusten da: Pichilemuko hustubidea eta herrialdearen hegoaldeko
zelulosaren industria. Uhin mitikoek, ekintzaileek, arrantzale
suminduek eta korporazioetako exekutibo erasokorrek txirikordatzen dute
ekologiaren aldeko ekintza-mugimenduaren eta tokiko konponbideen
inguruko Hego Amerikako ipuin klasiko honen argumentua. Parte hartzen
dute: Ramón Navarro, Shane Dorian, Congrio Colorado eta
Quechua.
Trailerra ikusi.
Riding
the Wave. 2006
Christopher Cutri.
Estatu Batuak. 38 min.
Surfak Hawaiin ditu bere sustrai historikoak eta garaikideak, baina
mundu osoko marketingeko erakarpen bat bihurtu da. Nolatan tradizioz
kontrakulturaren filosofiari lotutako surfingaren jarduera lehertu da
bilioika dolar fakturatzen dituen eta pentsa ezineko kultura-eragin bat
daukan nazioarteko industria bilakatzeko? Surf-arropak eta antzeko
parafernalia AEBen eta munduko hainbat herrialderen kultura-ikuspegian
bete-betean sartu dira. Surf-enpresa nagusietako kazetari eta zuzendari
garrantzitsuen komentarioen bidez,
mugimendu horren
inguruko tentsioak eta horiek kirolean duten eragina ezagutuko ditugu.
Hitzaldiaren ondoren eta
"Surfaren
industria eta iraunkortasuna" mahai ingurua bukatu ondoren,
berriz emango dira irekian 20:15
H: "Taluego,
majo", "Pulp, poo and perfection" eta
View
from the Greenroom. 2007
Surfers Against Sewage (SAS).
Erresuma Batua. 45 min.
Erresuma Batuko ingurumenaren aldeko surfeko lehenengo dokumentala da,
eta egungo kutsaduraren gaiak aztertzen ditu, betiere
Surfers Against Sewageko
(SASeko)
ekintzaileen begietatik ikusita. Quiksilver Teamek lagunduta,
umore-ukitu batez, kostak pairatu beharreko arriskuak erakusten ditu:
Eskozia ekialdeko, Eskozia iparraldeko, Hebridetako..., alegia,
Eskoziako irudien bidez batez ere!, Glen “Micro·
Hall,
Spencer Hargraves, Candice O'Donnell, Nathan Phillips, Shaun
“Skippy” Skilton surflariak lagun ditugula.
Soinu-banda oso
funkya da, eta Britainia Handiko taldeak kantu klasikoagoekin nahasten
ditu. Musika bikaina surferrak beren jardunean ikusteko!
Ostirala Ekainak 8 18:30 H
Donostiako
Antzoki Zaharra (Nagusia 1)
One
winter story. 2006
Sally Lundburg & Elizabeth Pepin. Estatu Batuak.
57 min.
Uhin handien eszenari aurrez inoiz egin ez bezalako begirada, gizonak
nagusi diren adrenalinaz betetako mundu bat, Sarah emakume aitzindari
duena: bigarren semeaz haurdun zegoela Maverickekin surfeatzera ere
heldu zen. Negu bete-betean ateratako Mavericken irudiak, baita
Kaliforniako eta Hawaiiko North Shoreko uhin erraldoien beste batzuk.
Bi emakumek zuzendu duten
film
honek beldurra eta irrika aztertzen ditu neska gazte surflari eta
zientzialari baten bidez, haurtzaro zaila izan ondoren arrakasta lortu
duena, eta jarraipena egiten dio bere bidearen bilaketan nola pikoan
hala bizitzan.
Heart
of a Soul Surfer. 2007
Becky Baumgartner. Estatu Batuak. 32 min.
Bethany Hamiltoni buruzko dokumentala da: surf-karrera polita aurretik
zeukan hawaiiar neska eta, 13 urte zituela, 2,5 m-ko tigre-marrazo
batek surfean zebilenean besoa errotik atera zionean zapuztutakoa.
Erlijio-kutsu handiko zinta honek Bethany surfera nola itzuli zen
kontatzen du, eta nola, bere buru- eta gorputz-sendotasunaren
erakusgarri, gertaera izan eta 3 asteren buruan berriro surfean
zebilen. Erasoaren aurreko eta ondorengo irudiak dituen dokumental
honek balioei erreparatzen die, adibidez, adorea eta galera bat
onartzea, “Jainkoari jarrai egiozu” mezu ebanjeliko
erradikala duela; izan ere, surflari kristauen Walking on Water
elkarteak babesten du.
Ostirala Ekainak 8 20:15 H
Donostiako
Antzoki Zaharra (Nagusia 1)
La
marea. 2006
Iván Sáinz-Pardo, Dirk Soldner
& Jim-Box. Espainia. 8 min.
Laburmetraia korrikalari bat, alemanezko eta gaztelaniazko
elkarrizketak nahasten dituena: itxuraz desberdinak diren bi lagun
surflari protagonisten munduetatik ikusitako istorio bitxi bat
kontatzen du.
One
California day. 2006
Jason Baffa & Mark Jeremias. Estatu Batuak
Kaliforniako surf-bizitzako istorioak kontatzen dituen bista bidezko
bidaia da, kostaldeko sei eskualdetatik. Singlefin: Yellow, Drive eta
Stylemastersen sortzaileek surfeko irudi oparoak (urrutiko zein
exotiko) ikusita, Kaliforniako hainbat eskualdetako surfa erakutsiko
zuen pelikula egitea pentsatu zuten. Surfaren kultura eta tradizioaren
istorio bat da, Kaliforniako surf-esperientzia surflariek bizitzen
duten moduan atzematen duena; gainera, Kalifornia toki hain berezia
egiten duten desberdintasunak aztertzen ditu.
Trailerra ikusi.
Ostirala Ekainak 8 22:30 H
Donostiako
Antzoki Zaharra (Nagusia 1)
Tu
Perrito Librepensador. 2007
Patrick Trefz.
Estatu Batuak. 4 min.
Single bandaren azken albumeko kantu baten bideoklipa da Elefant
Recordsentzat Patrick Trefzek errealizatuta, mundu osoko itzal
handieneko argazkilarietako bat (bere lehenengo laburmetraia 3. Surfilm
Festibalean aurkeztu zuen 2005an: Bicycle Trip).
Three
Foot Charlie. 2007
Marten Persiel.
Espainia-Filipinak. 22 min.
1976an Coppolak Apocalypse Now filmatu zuen Filipina Uharteetan. Kuya
Edek eta Pawikanek 17 urte zituzten eta arroz-biltzaileak ziren,
ustekabean surf-oholen jabe ziren lehenengo bi filipinarrak bihurtu
ziren arte. Oihan sakonenetan eta ibai basatienetan zehar borrokatutako
bidea agertzen da, lehenengo olatuen bilaketa. Surfingaren eszenarako
(Wagner-en musikaz eta helikopteroen eraso ospetsuaren erdian)
erabilitako benetako lokalizazioan filmatuta dago; Apocalypse Nowko
Coppolaren aholkulari militarrarekin, Kuya Ed surf-legenda eta
aitzindariarekin eta ia-ia Francis Ford Coppolarekin ere izandako
elkarrizketak erakusten ditu.
Litmus.
1996
Andrew Kidman, Jon Frank & Mark Shuterland.
Australia. 56 min
Idazle, zinemagile, musikari eta surflari Andrew Kidmani surfaren arima
atzemango zuen filma egitea otu zitzaionean, orduan sortu zen Litmus,
bera eta bere belaunaldiaren inspirazio-iturri izandako surfaren erroak
aztertu eta ezagutaraz zitzan. Horretarako, The Val Dusty Experiment
sortu zuen eta, aurrekontu eskas batez baina artista horren eta bere
adiskideen berebiziko pasio eta sormenaz, pelikula egitera heldu ziren.
Haiek sortu zuten soinu-banda, eta Tom Curren eta bere gitarra ere
tartean daude. Surfaren odisea bat da, laurogeita hamarren amaieran
sortzen hasitako soul surfeko film-sorta luze baten inspiraziorako
klasiko bat.