Larunbat gauean hondartzara goaz! 22:00etatik aurrera barbakoa eta
festatzarra Zurriolako Café de la Playan!! Kurando bere
dancehall eta reggaea aldean dakartzala; Gaby Maratón Funk
dotore salto egiteko martziano-zerak ekartzen; Nota bere stail eta
elkarri helduta dantzatzeko kantu ederrekin, surfingeko filmen
emanaldiak... Guztia ere oinak gustura harean sartuta…
E-GAZTEA SURFILM FESTIBAL PARTY
Doka-n (Donostiako Kafe Antzokia, Kandela ohia)
Actuaciones: Andrew Kidman a las
00:00 eta ELEKTRORADIOGRAMA (DJ ARKA) vs. BOOM SHAKA LAKA (DJ MAKALA)
Andrew Kidmanek,
erakusketa eta honezkero klasiko bilakatutako bere Litmus filma
aurkeztu ez ezik, hainbat gai jorratuko dizkigu ere. Ia txantxetan The Val Dusty Experiment
sortu zuen, Litmusen soin-banda osatu zuen taldea. “Ia
txantxetan” diogu; izan ere, Ozeko Byron Bayko taberna batean
open mic gaua zutela ikusi zuten, izena eman eta arratsalde batean
abesti batzuk sortu zituzten. Eszenatokira igo eta amaieran bota egin
zituzten ia, egiten zituzten behien hots eta argi eta garbi eskarmentu
gabeak zirenen sasiakordeen artean! Orain, berriz, zailduagoa dugu
Kidman, eta bere gitarraz kantu lasai batzuk joko ditu.
Eta zer esan Makalaz! Ezagutzen
ez duenarentzat, esan dezagun longa jotzen duela, garai batean
Ketarriko “Surf Festak” gogoangarriak muntatu zituela;
Linbur-eko kidea da Igor Eizagirrerekin batera, musika egin eta jotzen
du eta, gainera, diskoak jartzen ditu. Reggae, dub, latin, elektronika,
gustura eta bero dantzatzeko behar den guztia! www.makala.info