Amstel Surfilm Festibal 7 !!
Olatua! Olatuak urritzen hasi dira, hondartzak bainulariz
gero eta beteago daude, jendea arropaz arintzen hasi da, eguzkia
estutzen…, bai ba, AMSTEL Surfilm Festibala heldu zaigun seinale, udari
hasiera ematen dion gertaera!!!
Munduko estreinaldiak,
Europako “premiereak”, ekintza, hausnarketa, barreak, emozioak,
gehigarri gabeko surfa, txantxa gabeko surfa, gehigarridun surfa, surfa
txantxetan; alegia, mundu zabaleko surf-zinema produkzio onenaren
aukeraketa. Bueltan da laburmetraia-lehiaketa: bertan zu zara
protagonista.
Surfarian joango gara! Ez oso urruti ordea:
Zurriolara, Groseko Surf Indarraren eta gure konpi Julen Larrañagaren
eskutik. Informazio gehiago ekainaren 4tik…
Lehenengo aldiz, 2 pintura-erakusketa programatu ditugu. 2ak ere oso
bereziak guretzat.
Eta
beti bezala, egunak festa galantak eginda bukatzen ditugunez, Surfilm
Festibailarako kartel tope-dibertigarria: Rock&roll, garage,
twist,
soula, egundoko musika dantza-saltoan ibiltzeko!
Badakizu, etorri ti-ta! (laster, ordea, bestela "EZ DAGO PAPERIK"
kartelarekin geratuko zara)