Eguneroko programa Surfilm Festibal: ARTEA

Ekainak 3Ekainak 4Ekainak 9Ekainak 10Ekainak 11Ekainak 12Ekainak 13

Ekainak 13
Kolonen Ibilbidea, 37. Gros.

Patagonia

Erakusketa: Skeleton Sea. Ekainaren 9tik Abuztuaren 29ra.
Gizakiak Lurra eta Itsasoa ikaragarrizko zabolbiltegiak bilakatzen ditu. Egun, gizakiok ekoizten dugun zaborraren fluxua Ozeanoetako gunerik urrun eta sakonetara iristen da etengabean. Material toxikoekin batera, plastikozko zaborkeriak gure Ozeano eta ekosistemen mehatxu handiena dira. Plastikoak materialen konpostatzearen zirkuluan etena suposatzen du, eta uretan iraundu eta gero plastikozko partikula bakoitza bere sortzailearen etxera bueltatzen da nahi ta nahi ez.

Idiosyncrasies

Artista: Patrick Trefz. 2010. AEB.

Patrick Trefz egileak orain bi urte Thread proiektuarekin liluratu gintuen eta bere proiektu berriaren argazki-bilduma aurkezten digu orain: Idiosyncrasies. Surfari buruz duen ikuspegi berezia erakusten digu berriz ere Patrickek, surfaren hedabideen ikuspuntutik urrun dauden pertsonaia paregabeen bidez, batzuk ospetsuagoak eta besteak ez hain ospetsuak, baina euren historiek zirrara egiten digute.

Surfaren inguruko sentsibilitate oso pertsonalak eta ikuspuntu aurreratuak dituzten pertsonen taldea da. Surflari horiek beren bideak zabaldu dituzte, ezarritako inolako joerari jarraitu gabe, soilik nahi zutena eginez. Guztiak paregabeak dira, eta ba al dakizu zer den onena? Inork ez ditu ezagutzen. Tira, gutxi gorabehera, baina ziur naiz guztiek izugarrizko poza sentitzen dutela olatuak hartzen dituztenean.

Proiektuak hiru atal ditu: argazki erakusketa, filma eta irailean kaleratuko den liburua. Idiosyncrasies filmaren errodajean sortutako argazkiak Nocolor Galeriak erakutsiko ditu. Tamaina eta forma desberdinetako argazkiak daude, eta bilduma arnasa kentzen duten erretratuez, olatu bakarlari perfektuez eta erretratatutako pertsonaien surfaz osatzen da. Trefzek Europan egiten duen lehen erakusketa da eta argazki hauek erosteko aukera paregabea da.

Patrick Trefz pertsona bitxia da. Argazkilari ospetsu baten semea, Alemanian hazi zen. Egun batean Santa Cruzera iritsi eta bere bizileku bihurtu zuen. Surfak bera bezalako pertsonak behar ditu surfaren kultura irudikatzeko. Gauza askorekiko interesa duen jendea, uraren barrutik eta kanpotik egia harrapatzeko sentiberatasuna dutenak. Patrick behatzailea da. Lehenik eta behin lagun bilakatzen da, eta zure izaerarekin harremanetan jartzen da errespetu osoz. Une horretan prest dago... ekiteko edo oso modu naturalean galderak egiteko, eta ez da antzematen kamera gainean duela. Beraz, Idiosyncrasies proiektua horixe izango dela uste dut: surfaren mainstream kulturaren barruko pertsonaia oso berezi eta errebeldez osatutako taldearen hitzei begirada zintzo eta pertsonala. Eta guk mota horretako errebeldeak maite ditugu. Surfak haien beharra du establishment aspergarriaren bidez nabigatzen jarraitu ahal izateko. Izan ere, hala da, ASPERTUTA gaude!

Twitter Facebook MySpace

Volkswagen Amstel Surfilm festibal Donostia Kultura Donostiako Udala Gipuzkoa Kirolak Movimiento Sísmico Aquarium Gaztea Surfer's Path Patagonia El Diario Vasco Kutxa Gaztekutxa Stab Surfers Journal Staf Magazine 3sesenta magazine Vice Magazine Surf Europe Redux Magazine
Surfilm Festibal

Amstel Surfilm Festibal 8. Donostia - San Sebastián. Surf, Musika, Arte eta Ingurugiro Zinemaldia.

© AMSTEL Surfilm Festibal 2024
2010ko Ekainak 4-13
Donostia - San Sebastián

Harpidetu zaitez

Luzatu zure eposta eta Amstel Surfilm Festibalaren berri izan

Harrapatu Olatua!

Serbitsuak

Azken Twittak