Albisteak gaika: Danak , FILMAK , OLATU GARBIAK , ARTEA , FESTIBAILA , EMANALDI BEREZIAk , OTRAS NOTICIAS , FESTIBAL-eko GAUZA GEHIAGO
Surf zinema ostegunetan Trueba zinemetan
Surfilmfestibalek aurten Antzoki Zaharreko ospakizunez haratago joko du, eta jaialdiaren inguruan sortutako kontzeptu berriaren harira, SEPTEMBER SESSIONS sortu dugu Trueba Zinemekin (Sade Zinema) elkarlanean.
Iraila da gure hilabetea, orduan hasten baita olatuen denboraldia, eta 3 ostegunetan Trueba zinemetan eskainiko dugun surf zinemarekin emango diogu ongi etorria. Plan bikaina, pintxopotea eta filma. Lehen saioetako programazioa aurreratuko dizuegu, eta azken filmaren izenburua gordeko dugu, hain zuzen, Donostiako Zinemaldia baino astebete lehenago emango dena. Zinemaldian ere, munduko action sports film onenetako batzuk ikusteko aukera izango dugu Savage Cinema sailean.
abuztuak 29 22:00
Isolated
Justin LePera. Estatu Batuak. 2013. 85 min
Munduko azken olatu birjinen bila Ginea Berria uhartera abiarazten da surflari eta abenturazale talde bat. Euren abentura erabat aldatu eta zerbait errealago bihurtu egiten da kanibal tribu batekin topo egin eta meategi baten ustiapen ez etikoak bertan eragiten dituen ondorioez ohartzean.
irailak 12 22:00
Szörffilm
Peiman Lotfi, Karoly Spah. Hungaria. 2012. 50 min
Surfaren bitartez askatasuna aurkitu eta euren patuaz ihes egin nahi duten Europa ekialdeko hiru gazteren istorioa da. Umore handiarekin dokumentalak beraien abenturak kontatzen ditu: olatu perfektuen bila dabiltza; bai Budapesten, olatuak dituzten igerilekuetan, bai Irlanda edo Indonesiako kostaldean.
Nordfor Sola / North of the Sun
Inge Wegge, Jørn Nyseth Ranum. Norvegia. 2012. 46 min
Negu gorriko bederatzi hilabete igarotzen dituzte Ige eta Jørn Norvegiar ipar kostako uharte batean dagoen badia urrun batean. Hondakinen artean aurkitutako materialekin egindako etxola batean bizi dira iraungipen-dataz kanpoko janariez elikatuz. Ordea, bi gauza garrantzitsu ekarri dituzte: euren taulak. Badiak egundoko sekretua ezkutatzen du: munduko olaturik hoberenak.
irailak 19 22:00
USTEKABEKO FILMA
Sarrerak: 6 €
Argitaratze data: 2013 Iraila 12
Ostirala, Abuztuak 8, 20h30, Modelo Zinea
Craig Anderson eta Dane Reynolds izango dugu gure artean!
Donostia 29.06 Donibane Lohitzun 06.07
Larunbata Ekainak 29 Sagüesen
Surf Azoka Sagüesen
SUP eta hamarretakoa Santa Clara irlan. Data Berria: Larunbata Ekainak 15!!!
Surfilmfestibal 11 abiatu da! Lehen geltokia, Maiatzak 25 Guardetxean
Surfilmfestibal. Donostia - San Sebastián. Surf, Musika, Arte eta Ingurugiro Zinemaldia.
© Surfilmfestibal 2024
Donostia - San Sebastián