Eguneroko programa Surfilmfestibal: ARTEA

Maiatzak 31Ekainak 1Ekainak 2Ekainak 5Ekainak 6Ekainak 7Ekainak 8Ekainak 9Ekainak 10

Ekainak 9

Ikuspegi hedatua: mugimenduzko irudiari buruzko tailerra

Antzoki Zaharra
Ekainak 9
20h30

Patrocinado por:

Ikuspegi hedatua: Mugimenduzko irudiari buruzko tailerra

Masterclass-a ekainaren 6, 7, 8 eta 9an
 

Ordutegia:

Masterclass-a:
Ekainaren 6a eta 7a, asteazkena eta osteguna, 17etatik 20etara. Kutxa aretoa.

Filmatzea:
Ekainaren 8a, osteguna, 10etatik 13etara. Hainbat lokalizazio.

Edizioa:
Ekainaren 8a, osteguna, 16etatik 20etara. Centa.

Emanaldia:
Ekainaren 9a, larunbata, Antzoki Nagusia, 20:30etan.
Prezioa: 70 euro.

Deskribapena:
Kultura mugimendu gisa, surfa heltze prozesu batean murgilduta dagoela esan daiteke; lehiaketatik haratago, kontzienteki, eta mugimenduaren beraren esentzian, haren benetako nortasuna bilatu nahi duen prozesu batean, hain zuzen ere.
Donostiako surf eszenak ikuspegi propioa eta surfari begiratzeko modu berri bat garatu nahi du, horrek aukera ematen baitu surfak erkidegoarekin eta hiri-ingurunearekin dituen harremanetan sakontzeko.

Aurtengo zinemaldiak nazioarteko surf zinemako zuzendari entzutetsuak gonbidatu ditu tailerrera, Zurriolako hondartzan ari daitezen.
Mugimenduzko irudiak sortzeko modu berri bat garatzea izango da Juan Aizpitartek zuzenduko duen tailerraren helburua. Zinemagintzako estilo ezberdinak koordinatuz, eta tailerreko parte-hartzaileen laguntzaz, film labur bat prestatuko da, hiriaren berezitasunak nabarmenduko dituenak. Horretarako, bitan banatuko da tailerra.
Lehen zatian, I-Phone telefonoekin grabaketak egingo dira. Helburua da horrelako gailu mugikorrak erabiltzen dituztenak mugimenduzko irudiaren arlora hurbiltzea. Bide batez, euskarri teknologiko berri horiek eskaintzen dituzten erabilerak landuko dira.

Bigarren zatian, akzioko bideoa zinemako gidoiarekin lotzen dituzten baliabide narratiboak ikertuko dira. Xede horretarako baliabide paraleloak erabiliko dira, adibidez, argazki storyboard bat sortzea, edota bideoklip bat editatzea.

Helburuak:
Tokiko ekoizpena bultzatu, baliabide teknikoen mugetatik haratago.
Ekoizle hasberriei baliabide alternatiboekin lan egiten erakutsi.
Irudiak grabatzeko eta hedatzeko dauden euskarri berrietara sarbidea ahalbidetu.
Surfaren diskurtso narratiboan zinema klasikoko elementuak sartu.

Gonbidatutako zuzendariak:
Jack McCoy. Hawai / Australia
Patrick Trefz. AEB.
Kepa Acero. Euskadi.
Igor Bellido. Euskadi.

Laguntzaileak:
CENTA
DEBOLEX
KUTXA
PATAGONIA
APPLE

Gonbidatuei eskaini beharreko baliabide teknikoak:
Tokiko testuinguruari buruzko informazioa.
Lokalizazioak.
Giroak.
Argia (orientazioa eta lokalizazioa).
I-phone gailuaren deskribapen teknikoak.

EDUKIAK:
Juan Aizpitartek proposatutako programa:

1-Surfaren irudiaren idealizazioa + glisse kultura (argazkia, bideoa).
2-Mugimenduzko irudiaren funtzioa glisse kiroletan.
3-Zein da surfaren esentzia?
4- Nolakoa behar du surfari buruzko film on batek? Surfeko bideoaren funtzioak:
ikuspegia sortu, gaurkotasuna erakutsi, surf eszenak, motibatu, eragin…
5- Nola transmititu daiteke surfaren esentzia irudiaren eta mugimenduzko irudiaren bidez?
6- Mugaketako baliabideak sormenean.
Telegrabaketa/Remix-a/Estudioko surfa/Maketa/Uretako I-Phone-a hutsean.

Sarrerak

Twitter Facebook MySpace

Surfilm festibal Donostia Kultura Donostiako Udala Donostia-San Sebastián 2016 Patagonia Kutxa KELER 18 Gaztea EITB XSories Aquarium Surfing Euskadi Gipuzkoa Kirolak Movimiento Sísmico El Diario Vasco Stab Surfer's Path Surf Europe Vice Magazine Staf Magazine BEACHBROTHER Drift Magazine 3sesenta magazine
Surfilmfestibal

Surfilmfestibal. Donostia - San Sebastián. Surf, Musika, Arte eta Ingurugiro Zinemaldia.

© Surfilmfestibal 2024
Donostia - San Sebastián

Arriaka was here!

Harpidetu zaitez

Luzatu zure eposta eta Surfilmfestibalaren berri izan

Harrapatu Olatua!

Zerbitzuak

Aurreko edizioak

Azken Twittak