Eguneroko programa Surfilm Festibal: FILMAK
Ekainak 3 ⋅ Ekainak 4 ⋅ Ekainak 9 ⋅ Ekainak 10 ⋅ Ekainak 11 ⋅ Ekainak 12 ⋅ Ekainak 13
Ekainak 13
Antzoki Zaharrean Emanaldiak
Neskak uretara!
Gure kostaldeetan olatuak neskekin partekatzea jada ez da arraroa. Urte gutxitan neskak uretan sartzera animatzen ari zarete, eta hemendik gutxira, bitxia zirudiena guztiz ohikoa izatea espero dugu.
Aurkeztua: LEHIAKETARAKO FILM LABURREN 1. EMANALDIA
Antzoki Zaharra
Ekainak 13
17:00
Surflariak legearen ertzetik
Guregatik balitz, etengabe egongo ginateke surf egiten edo olatuen bila. Baina jakina, lan egin beharra dago; dirua irabazi gure olatu-grina elikatu ahal izateko. Mickey Dora eta goi-jatorriko bere surf nomadismoa elikatzeko egindako azpijokoetatik surflari aleen milaka istorioetaraino, surfaren historia itsasaldiaren une egokiak harrapatzeko ordutegirik ez duen jendearen grinak markatzen du.
BUKAERA Bukatu da! Sarien banaketa eta itxiera ekitaldia
Iritsi da amaiera! Sariak emateko orduko urduritasunak, irabazlearen nortasunaren ezjakintasuna… Baina hori ez da guztia. Rodrigo Farías gure errealizadore lagunak kontatutako Txileko tsunamiaren istorioarekin bukatuko dugu. Gainera, Cyrus Sutton eta Korduroy TV-k munduari buruz duten ikuspegia ekarriko dizuegu.
Amstel Surfilm Festibal 8. Donostia - San Sebastián. Surf, Musika, Arte eta Ingurugiro Zinemaldia.
© AMSTEL Surfilm Festibal 2024
2010ko Ekainak 4-13
Donostia - San Sebastián