Informazioa gaika: Danak , THE SURF FILM CONTEST , ALBERGETXEAK

Pintxo Tour. Donostia - San Sebastian. Scott Jellig & Ian Gibsonen eskutik.

Alde Zaharra, Erdialdea, Gros, gau-giroa eta Diskotekak.

Alde Zaharra
Haizea – Pintxoen esperientzia hasteko toki bikaina. “Gilda”, Euskal Herriko pintxo orijinala ei dena, probatu beharko duzu. “Bakailu-brik”-a beste aukera bat da.
Goiz-Argi – Hiru onenen artean, ezbairik gabe. Izarra “ganba-brotxeta” da. Hiri osoan dagoen pintxorik “onena” izan daiteke ere. Badituzte beste zenbait pintxo on baina brotxeta derrigorrezkoa da. Jabeak, gainera, oso jatorrak dira.
Ganbara – Taberna hau irrigarria da. Dekorazioak arrastoak ematen ditu… Txanpinoiak nonahi, eta arrazoi bat dago horretarako. Onddoak txoratzeko modukoak dira, ez beldurrik izan gorringoa ere jateko. Urdaiazpiko bokatak bikainak dira. Ez da toki merkea, baina onenetakoa ezbairik gabe.
Bar Nestor - Nestor eta bere anaia dira jabeak eta bikote atsegina osatzen dute. Lowenbrau pitxar bat eskatu, urdaiazpiko eta tomate anoarekin batera. Urdaiazpikoa zoragarria da eta tomatea gatza, oliba-olio eta ozpinarekin dator… sinplea baina oso ona. Afaldu nahi izanez gero, txuletoia eskatu partekatzeko, ez zara damutuko.
Bar Sport – Klasiko bat. Oso konstantea, ez dizu hutsik egingo. Beste tabernak itxita daudenean (sarri gertatzen dena), Sport tabernak berean jarraitzen du eta berandu arte dago irekita. Sagardo botila eskatu lagunen artean edateko. Sagardoa zerbitzatzen ikasi, besteen aurrean gaizki gelditu nahi ez baduzu. Hemengo haragi-bolak gustukoak ditut.
A Fuego Negro – Taberna moderno eta berria. 4 urte inguru daramatza lanean. Gauza berri eta interesgarriak aurkituko dituzu beti toki honetan. Menua asko aldatzen dute, hortaz, ezin iradokizunik egin: bertara zaitez eta dagoenaz gozatu. Ez zara damutuko. Ianek foie-pintxoa du bereziki gustuko.
Zeruko – Modernoa hau ere, pintxo berriak eta errezeta interesgarriak dauzkate beti. Interesgarri oso. Ez naiz pintxoen izenekin oroitzen; baditut oroimenak, ordea: horietako bat parrilla pertsonal batean atera zidaten, oso beroa oraindik, eta bestea bor-bor egiten zuen laino zuridun tragoxka-edontzian zetorren… Une bikainak.
Iturrioz – Beste leku argitsu bat. Aldamar kalean dago. Langileak oso atseginak dira. “Chupa-chups”-a dastatu, txikia eta dibertigarria. Urdaiazpiko-tosta, eta tomate idorra, oso gozoak dira.
La Cuchara de San Telmo-Astelena -

Erdialdea
San Marcial – Alde zaharretik ateratzeko gai bazara, “gavilla”-k dira oso onak taberna honetan. Artzain Oneranzko bidean dago, bilgune ederra eguneko edozein unetan.

Gros
Bergara – Inguruetan bazaude berehala ikusiko duzu, argiteria bikaina baitauka. “Txalupa” dastatu, edo “Itxaso”-a…
Senra – Bergaratik oso gertu, hortaz, bata bestearen atzetik egin ditzakezu. Nire uste apalez, hiriko kroketarik onenak ditu. Txangurru-kroketa dut gogokoena.
Mil Catas – Ez dut gehiegi ezagutzen baina nahiko ospetsua da. Foie bikaina eta ardo ezberdin asko ditu.

Gau-giroa/diskotekak
Bar Txiki – Kaña bat hartu afaldu aurretik. Heavy metal taberna txiki bat da, giro bikainarekin. Oso atsegina kaña kalean hartu eta bertako giroa eta jendea ikusteko.
Sariketa – Bikaina afal osterako, gaueko 11k eta goizeko 2ak bitartean. Musika-mota guztiak… Ikustekoak txokoan dantzan dauden horiek.
Etxe Kalte – Sariketa itxi ondoren, bertara joan festarekin jarraitzeko. Turista gutxi dago eta, ondorioz, maitemintzeko aukerak ere eskasak dira, baina izugarri ondo pasako duzu. Jazz taberna da berez baina denetarik aurkituko duzu goizeko 3etan.
S N – Festa-giro handikoa, denetariko jendea topatuko duzu. Neska politak topatzeko aukera asko.
Bar Kai – Nire gustukoenetakoa denbora pasa eta koktelen bat hartzeko. Giro atsegina, caipirinha izugarriak.
Bataplan – Diskotekarik famatuena ziurrenik. Festa-giro itzela aurkituko duzu bertan, hori bada bilatzen duzuna. Goizeko 7:30ak inguruan ixten du, hortaz gaueko azken geldialdia izango da.
Rotonda – Bataplanetik oso gertu, bere eskaintza oso antzekoa da, musika eta edariak.
Tas Tas/Be Bop/Molly Malones – Turistentzako tabernak, helburu horrekin lan egiten dute. Bidaiariak eta ingeles-hiztun emakumeak topatu nahi izanez gero, horiek dira zure tokiak. Berandura arte irekita, gau-giro bikaina eskaintzen dute.

 

Argitaratze data: 2010 Ekaina 1

Twitter Facebook MySpace

Volkswagen Amstel Surfilm festibal Donostia Kultura Donostiako Udala Gipuzkoa Kirolak Movimiento Sísmico Aquarium Gaztea Surfer's Path Patagonia El Diario Vasco Kutxa Gaztekutxa Stab Surfers Journal Staf Magazine 3sesenta magazine Vice Magazine Surf Europe Redux Magazine
Surfilm Festibal

Amstel Surfilm Festibal 8. Donostia - San Sebastián. Surf, Musika, Arte eta Ingurugiro Zinemaldia.

© AMSTEL Surfilm Festibal 2024
2010ko Ekainak 4-13
Donostia - San Sebastián

Harpidetu zaitez

Luzatu zure eposta eta Amstel Surfilm Festibalaren berri izan

Harrapatu Olatua!

Serbitsuak

Azken Twittak