Surfeko Zinema-luzemetraien Lehiaketa

Surfeko zinema-luzemetraien lehiaketa

Aurten munduko surfeko zinema onenaren benetako ospakizuna egin nahi dugu, surfeko zinema-izenburu onena saritu nahi dugu: 6000 €urotzar-eko sari gozagarri bat!! Lehiaketan parte hartu nahi dutenek kopiak emateko mugaeguna 2010eko apirilaren 15a da. Gure lehiaketara lanak aurkeztu nahi dituzten errealizadore guztiek hona bidali behar dute filmaren kopia:

Amstel Surfilm Festibal
AMSTEL Surfilm Festibal
Donostia Kultura
C/ Reina Regente, 8.
20003 Donostia-San Sebastián
SPAIN
Tel.: +34 943 481 157

Surfeko zinema-laburmetraien lehiaketa

Surfeko zinema-laburmetraien lehiaketa (Short Film Contest)

Laburmetraia guztiak (gehienez 5 minutukoak, ikus oinarriak surfilmfestibal.com-en) gure Dailymotion.com-eko kanalaren bidez aurkeztu behar dira. Laburmetraiak onartzeko epea 2010eko otsailaren 15ean hasiko da, eta maiatzaren 15ean bukatu.

Nazioarteko epaimahai batek (martxoaren 1ean argituko dugu nork osatuta) hartuko du kategoria desberdineko sariak esleitzearen ardura (ikusleen saria izan ezik). Sari handiari (Epaimahaiaren Laburmetraia Onena) 1500 €-ko diru-kopurua dagokio; gainontzeko sariak ere martxoaren hasieran iragarriko ditugu.

Begiratu oinarriak osorik, datak, epaimahaiak eta informazio.

Pausoak Surfilm Festibaleko Laburmetraia Lehiaketan parte hartzea