Albisteak gaika: Danak , FILMAK , OLATU GARBIAK , ARTEA , FESTIBAILA , EMANALDI BEREZIAk , OTRAS NOTICIAS , FESTIBAL-eko GAUZA GEHIAGO

SURFLARIA ETA PARADISUA

Hoy tiene lugar la presentación de un libro de surf muy especial: SURFLARIA ETA PARADISUA (“El surfero y el paraíso”). Es un libro escrito en euskera, organizado en fragmentos breves que se lee fácil, pero trae marejada de fondo.

Twitter Facebook

SURFLARIA ETA PARADISUA liburu benetan gomendagarria da. Euskalduna bazara eta surfaria, irakurri beharrekoa. Bidaiatu egingo duzulako, pentsatu, gozatu! Eta da ez soilik surfarientzat. Liburua irakurrita, gozatzeaz aparte, hobeto ulertuko zaituzte lagunek! Pasarte laburretan antolatuta dago, eta irakurterraza da. Benetako gertakariak kontatzen ditu: egilearenak pertsonalak batzuk, surf munduko historikoak beste batzuk. Surfak bide ematen du gai askotaz jarduteko: gizakiaz, gizarteak daraman martxaz, hedonismoaz, diruzalekeriaz, desarrollismoaz, oreka premiaz...

Munduak dituen arazo nagusi berak ditu surf munduak: surfarien gainpopulazioa dago, olatuak baliabide natural mugatua dira, eta surfaren hiperkomertzializazioa arazoak ekartzen ari da. Ikuspegi kritkoa dakar liburuak, eta eztabaida piztu nahi du, baina modu arduratsuan, tonu onean, ez polemiko errazean. Azken batean, surf munduaren azken 50 urtetako bilakaerari errepasoa egiten dio nolabait. 60ko hamarkadatk zeharo aldatu baita (surf) mundua. Surfari buruzko idazle handien pasarteak ere ekartzen ditu: Melville, Mark Twain, Jack London, Agatha Christe, Eduardo Galeano, Bruce Chatwin... Oso dokumentatua dago liburua.

Iñigok txikitatk egiten du surf, eta tope jarraitzen du oraindik. Dezente bidaiatutakoa da, literaturzalea, surf kultura zabalekoa. Eta hori guzta nabarmen geratzen da liburuan, irakurlearen gozamenerako.

Hitzaurrea doan jaitsi eta irakur daiteke:
www.surfariaetaparadisua.eus

 

PD Kontrazaleko testua hemen.

Arrazoi du Bernardo Atxagak: “Paradisurako jaioak gara, hala nola txoriak airerako”. Indigena hawaiiarrek mendeak zeramatzaten olatuak hartu eta gozatzen, baina hamarkada gutxi batzuetan zeharo eraldatuko zuten gizon zuriek surfa. Orain, taula hobeak ditugu, neoprenoak, auto eta errepideak, itsasiragarpenak, hegazkinak... Ordainetan, porlanez bete ditugu hondartza eta itsasadarrak, surfari gehiegi dabil han-hemen, eta ez gara antzinako indigena hawaiiarrak baino zoriontsuago. Horra, liburu sailkaezin bezain gozaerraz honen hari nagusia: Zer gaude, paradisutk gero eta urrunago ala gertuago? Behar-beharrezkoa dugu oreka, ez erortzeko eta gozatzen jarraitu ahal izateko. Paradisura hurbiltzeko.

 

SURFLARIA ETA PARADISUA

Hoy tiene lugar la presentación de un libro de surf muy especial: SURFLARIA ETA PARADISUA (“El surfero y el paraíso”). Es un libro escrito en...

Surfilmfestibal is ON HOLD!

Etenik gabeko 14 edizioren ostean, 2017an ez dugu festibala egingo. Ez da erabaki erraza izan. Erritmoa lasaitu nahi dugu, arnasa hartu eta arima indarberritzeko.

Surfilmfestibal

Surfilmfestibal. Donostia - San Sebastián. Surf, Musika, Arte eta Ingurugiro Zinemaldia.

© Surfilmfestibal 2024
Donostia - San Sebastián

Arriaka was here!

Harpidetu zaitez

Luzatu zure eposta eta Surfilmfestibalaren berri izan

Zerbitzuak

Aurreko edizioak