Surfing Euskadi - Basque Country Surfilmfestibal-arekin elkarlanean berriro ere

Basque Country urte bat gehiagoz Surfilmfestibal-aren kolaboratzaile da. Erlazio hau Euskadiren alderik hoberenak kanpotik datozenei eta beste herrialdeetatik gure berri dutenei erakusteko helburua elkarbanatzetik sortzen da.

Twitter Facebook

Surfilmfestibal ekitaldi dibertigarria da, programazio original batekin eta ingurumen gaien inguruan interes garrantzitsu batekin. Edizio bakoitzean surfistak, errealizadoreak eta beste herrialdeetako komunikabideak ekartzen ditu eta garena munduko toki askotara eramaten dute. Euskadiren irudi positibo bat transmitizen dugu, Surfing Euskadi-rentzat balore positibo bat dena, surf-aren inguruan turismo aktibo eta iraunkor bat bultzatzen baitu. Hainbat ediziotan aritu gara elkarlanean eta espero dugu erlazioak indarra hartzea eta, etorkizunean, turismoa eta surf-aren arteko lotura sendotzen duten proiektu gehiago egotea.

Euskadik mundu mailan ezagunak diren olatuak maila guztientzako aproposak diren olatuekin nahasten ditu. Zarautz, Sopela, Bakio eta Donostia bezalako hondartzak, “world class” diren Mundaka, Punta Galea, Orrua eta Meñakoz-ekin.

Gainera, ekitaldi ugari ditu urtean zehar eta publiko guztientzat: Surfilmfestibal, Sopela-ko europar Pro Junior-a edo Punta Galean egiten den olatu handien munduko txapelketa, bakarra Europa osoan.

 www.surfingeuskadi.eus

Surfilmfestibal

Surfilmfestibal. Donostia - San Sebastián. Surf, Musika, Arte eta Ingurugiro Zinemaldia.

© Surfilmfestibal 2024
Donostia - San Sebastián

Arriaka was here!

Harpidetu zaitez

Luzatu zure eposta eta Surfilmfestibalaren berri izan

Zerbitzuak

Aurreko edizioak