Surfilmfestibal is ON HOLD!

Etenik gabeko 14 edizioren ostean, 2017an ez dugu festibala egingo. Ez da erabaki erraza izan. Erritmoa lasaitu nahi dugu, arnasa hartu eta arima indarberritzeko.

Twitter Facebook

Erabaki erraza izan da. Erritmoa lasaitu nahi dugu, arnasa hartu eta arima indarberritzeko. Surf mundua zer bihurtzen ari den aztertzea da 2017rako daukagun asmoa, gure ekimen kutunak hartu behar duen norabidearen inguruan lasai hausnartzeko: surfa ikuspuntu propio eta kritikotik begiratzen jarraitu nahi dugu, bere kulturaz gozatzen segi eta, batez ere, ingurugiroarekin zerikusia duten gaiei arreta berezia jarri. Hori behar bezala egiteko geratuko gara urtebetez, indarrak berritu eta Surfilmfestibal-aren esentziari merezi duen distira ateratzeko.

Aurtengo edizioa egin ez arren, markak martxan jarraituko du. Zuen filmen zain egongo gara, Zinemaldiko Savage Cinema sekzioan programatzeko. Honetaz gain, aurtengo urtea Wheels and Waves-eko adiskideekin harremana indartzeko ere baliatuko dugu, iaz elkarlanean antolaturiko ArtRide expoarekin oso gustura geratu baikinen. Eta eh, joango gara kontatzen, baina beste proiekturen bat ere badarabilkigu eskuartean …

Zoragarria izan da orain arteko bidea. Luxua da guretzat “surf zinema ziklo-festa” moduko zerbait asmatzen lehenak izatea; gerora antzeko ekimen asko jaio dira munduan zehar. Bazter guztiak zipriztindu ditu surf zinemaren olatuak!

Surf filmen generoa duintzen laguntzea, Andrew Kidman-en lagun egitea, Litmus pelikula mitikoa pantaila handian proiektatzen lehenak izatea, Euskal Herriko surf tradizioa nazioartean zabaltzea, munduko zinemagile onenek gure jaialdian parte hartzea…. Hamaika dira urte hauetan aurrera jarraitzeko izan ditugun motibazioak, eta guztien gainetik, urtetik urtera eman diguzuen babesa azpimarratu nahi dugu.
Lagunok, gozamena izugarria izan da. Ikuslego aparta izan zarete: leiala, eta behar izan denetan, kritikoa ere bai. Zuekin lortu dugun konplizitatek, jaialdia antolatzeko sartu ditugun ordu guztiak konpentsatzen ditu. Baina, orain, ur-izkinatik pixka bat aldendu, eta berriz itsasoratzeko inspirazioa bilatzeak du lehentasuna.

 

Babesa eman diguten lagunak

14 edizio hauetan proiektorea martxan jartzeko, jende askoren laguntza izan dugu. 2010ean elkarlanean hasi ginenetik, Patagonia-ren babesa izugarria izan da. Gure erokeria eta harrikadak primeran ulertu dituzte, eta eurekin izandako rollo onak familia-kide bihurtu gaitu. Donostia Kulturako Zinema Unitateak ere bultzada handia eman zigun lehen edizioetan, José Luis Rebordinos handiari esker. Gerora, Josemi Beltrán, Alfonso López, Carlos Plaza, Amaia Revuelta eta Montse Ramos hor egon dira beti edozertarako prest. Aipamen berezia Antzoki Zaharreko ekipoari ere, Lourdes Aguinaga eta Koldo bere proiektorearekin, surflari zalapartatsuen matrakak ixil-ixilik aguantatu izanagatik!

Eskerrik asko, noski, Donostiako Aquarium-ari, hasierako urtetan gozo hartu gintuztelako. Gerora ere, makina ekimen burutu ditugu bertan, ingurumena eta surfa uztartuz. Albaola-ri ere bai, gu bezain ameslari izan eta ontziola magikoa gure egiten uzteagatik! Gainontzeko instituzioei ere, eskerrik beroena: Surfing Euskadi / Basque Country, Surf City Donostia, Gipuzkoako Foru Aldundiko Kultura, Turismo, Gazteria eta Kultura Departamentua, Donostia / San Sebastián 2016 Fundazioa.

Edizio bat baino gehiagotan babestu gaituzten babesleei ere bai, Kutxa Fundazioa-ren #izanezberdin programa kasu. Vans, Volkswagen, Amstel, Latam Airlines, XSsories, Basqueland Brewing Project, Amaiketako eta Keler-en laguntza aparta ere izan dugu.

Hedabideek ere izugarri lagundu digute mezuak zabaldu eta burrunba ateratzen: lehen ediziotik gure saltsan sartu zen 3Sesenta mitikoa, El Diario Vasco, The Surfer´s Path, Staf Magazine, Mar Gruesa, Surf Europe, The Inertia eta MagicSeaweed.

Eta, nola ez, aipamen berezia Surfilmfestibala erditzen lagundu zuen ero koadrilari: Iñaki Bandrés eta Felipe Apalategui lehen urtetan, Xabi Zirikiain-i logo mitikoa diseinatzeagatik, Borja Garmendia aka “Pensando en Blanco” gure bisioa diskurtso propioa duen diseinu ederrekin janzteagatik, Estudio Primo-ko Jorge Elosegui-ri ere berdin, David Carson-i edizio batean gurekin izateagatik, Andrew Kidman eta Andy Davies haundiei, gure izena nazioartean zabaltzen hasteagatik, Felip Verger eta Jaime Izquierdo, parekorik ez duten Shaf eta Kote, Iker Elorrieta, Juan Fernández, Maria bernal, Iñigo Gaitón eta Billy Wilson, , Mikel Yerobi, María Ortiz, Groseko Txiringitoa,… eta 1000 barkamen gogoan ez ditugun guztiei, baina zerrenda amaiezina da!

Ezin ahaztu, hurrengo edizioetan berriz ere gurekin izango dugun familia: Julen Larrañaga, Elena G. de Murillo, Lander Irazabalbeitia, Edgar de Pedro y su hermano Hector, Iker Basterretxea “Roke”, Mikel Urigoitia, Ibone Iza, Ane Otamendi, Joseba Berasategui.

 

Amaitzeko, txapela kendu nahi genuke gurekin izan ditugun artisten aurrean:

Andrew Kidman, Jack McCoy, Alby Falzon, Jamie Brisick, Takeshi Kitano, Kathrin Bigelow, Patrick Trefz, Dane Reynolds, Thomas Campbell, Chris Malloy, Dan Malloy, Stacy Peralta, Michelle Lockwood, Richard Kenvin, John Severson, Kai Neville, Mickey Smith, Taylor Steele, Rodrigo Farias Moreno, Michael Oblowitz, Mick Waters, Jason Baffa & Mark Jeremias, Nick Waplington, Takuji Masuda, David Carson, Mick Waters, Jon Frank, Craig Peterson, John Severson, George Greenough, Nathan Myers, Kohl Christensen, RC Cone, Darius Devas, Lea Brassy, Thomaz Crocco Sellins, Blake Kueny, Chris McLean, Ray Kleiman “Runman”, Tim Burnham, Eddie Obrand, Nicolas Dazet, Sebastien Zanella, Simon Bruncke, Trent Beattie, Masaki Sekiguchi, Toby Cregan, Mark Sutherland, Sarah Menzies, Bryce Lowe White, Ben Weiland, Kevin L Smith, Jali Films, Dustin Humphrey, Chas Smith, Yani Lidori, Talon Clemow, Lewis Arnold, Jeremy Rumas, Jack Coleman, Dylan Stot, Tin Ojeda, Ian Thomson, Thomas Castets, Joaquin y Julian Azulay, Fred Berho, Thomas Larocca, Vincent Kardazik, Ben Knight, Derek Dunfee, Denis Delestrac, Jose Madalengoitia, Jason Hearn, Ben Nott, Morgan O´Neill, Tim Bonithon, Craig Griffin, Toma Jablon, Cyrus Sutton, Marion Poizeau, Tiffany Campbell, Simon Lamb, Arthur Neumeir, Doug Hancock, Mikey Detemple, Ixa Llambias, Christian Merello, Nathan Oldfield, Peiman Lotfi, Karoly Spah, Inge Wegge, Jorn Nyseth, Kai Sehr, Erich Lyttle, Garret McNamara, Paulo Caldeira, René Eckert, Julian Watson, Steve Jones, Tatiana Velasco, Doug Walker, Riley Blakeway, Pandora Decoster, Aleksi Raij, Rafael Mellin, Henrique Ogro Perrone, Olivio Petit, Victor Manuel, Stefan Nadelman, Chistopher Cutri, Angel Marin,Christophe Brachet, Guile Martins, Loic Wirth, ROcky Romano, Wangdu Chiu Hovey, Zack Noyle, Johnny Abegg, Christopher James, Jaciel Santiago, Naálehu Anthony, Jo Blakenburg, Andy Fox, Adam Pesce, Nick Waggoner, Daniel Leeb, Taki Bibelas, Peanut 3E, Denise Galvao, Emiliano Cataldi, Maxence Peyras, Leonardo Santini, Vincent Kardazik, Halvor Angvik, Jason Kenworthy, Claire Gorman, Matt Kleiner, Stephen Low, Greg Rabejac, Richard Stewart, Skeleton Sea, Louie Psihoyos, Alexander Klein, Justin Mitchell, Bjorn Richie Lob, Nathan Apffel, Rodrigo Diaz, Jolyon Hoof, Joel Conroy, Karim Rejeb, Antonio Silva, Dustin Miller, Dave Arnold & Tyrone Lebon, Pascal Scheneider,

Pedro Temboury, Igor Bellido, Jon Aspuru, Kepa Acero, Koldo Almandoz, Mikel Yerobi, Unai Borda, Imanol Sorazu, Rayco Cano, Iker Elorrieta, Nacho Susaeta, Gabriel Farciña “Malone”, Iñaki Camacho, Mario Entero, Carlos Guzman, Jan L. Latussek, Javi Muñoz “Pacotow”, Iñigo Gaiton, Jim Box, Xabi Zirikiain, Juan Azpitarte, Iker San Martin, Shaf, Maneto, Skatergorris, Ysio, Igor Eizaguirre & Mikel Makala, Justin Gane, Dani Holguin “Txapu”, Nacho Escobar e Iker Treviño, Patrick Guisasola, Juan Azpitarte, Alain Gonfaus, David M Potter, Sally Lundberg & Elisabeth Pepin, Rosaldo Cavalcanti y Jorge Guimaraes, Gentxane Aguirre & German Maneros, Bideolan, Marten Persiel, Iñigo Aizpuru, Ander Lopez, MarioAzurza, Popeto y sus clásicos anuales “Jarriko da”, Oscar Valencia, Jon Goikoetxea / Bideolan, Antonia Obrador, Xavi Clavero, Unai Borda, Pau Rico, Iñigo Agote, Eneko Moro, Guillem Cruels, Manu Uranga, David Ruiz “Ñute”, Inka Reichardt, Eneko Huarte, Jon Sanpedro, Iñigo Kintana, Ion Eizaguirre, Juan Diaz Fdez, Eduardo Sanchez, Hector Barrero, Matthew McGregor Mento, Alfonso Nieva, Palots, Fernando Ferrao, Hermanos Aguas.

Surfilmfestibal

Surfilmfestibal. Donostia - San Sebastián. Surf, Musika, Arte eta Ingurugiro Zinemaldia.

© Surfilmfestibal 2024
Donostia - San Sebastián

Arriaka was here!

Harpidetu zaitez

Luzatu zure eposta eta Surfilmfestibalaren berri izan

Zerbitzuak

Aurreko edizioak