ABENTURA OZEANIKOA: ALBAOLA, 2016.06.24

Surfilmfestibal-ek uda denboraldia irekiko duen festa aurkezten du. Ekainak 24, 19.30etatik aurrera Albaolan (Pasaia San Pedro).

Twitter Facebook

Albaola Itsas Kultur Faktoriak ateak irekiko dizkigu historia nautikoa, eskulagintza eta abentura elkartzen dituen programa batekin. Surflariek sorturiko laburmetraiak, hitzaldiak, musika, edari eta janari… eta onena, txalupaz joan daiteke!

Albaola proiektua Donostia 2016 Europako Kultur Hiriburuaren barne aurkitzen da, baita Abentura Ozeaniko ere, Elkarrizketak programaren barne dagoena. Plan ezin hobea ontziolan egiten ari diren lana gertutik ezagutzeko. Proposamen paregabe hau ez liteke posible izango Patagonia-ren babesik gabe.

Programa

Albaola bisita eta shaping LIVE. Bisitariek  Nao San Juan ontziaren egoera aurreratua ikusi ahal izango dute. Azken honi Flama Surfboards-eko Sergi Galanó-ren lana batuko zaio, hantxe egongo baita bere tablei forma ematen. %99 organikoak diren pawlonia egurrekin eginiko surf oholen eraikuntza.

FILMAK. Kepa Acero eta Igor Bellidok Namibiara egin zuten bidaiaren laburmetraia erakutsiko dute. Patrick Trefz-en Idiosyncrasies lanaren zati bat erakutsiko dugu, non Christian Beamishek egurrezko belaontzi bat nola egin eta ondoren Baja California-tik nola nabigatu zuen erakutsiko digun. El Dorado-k The Man Who Sails With The Stars pieza proposatzen digu.

MUSIKA. Betty The Shark, Lee Ann Curren surflariaren banda izango dugu eguzkia erortzen denean eta, ondoren, Elena y la Verbena oraingo honetan ere gure kulturaren oinarri den pelikula baten inguruan prestatu diguten emanaldi batekin… sorpresa!

Amaitzeko: The Mammas, Mario Azurza eta Makalak osaturiko bikotea.

Eta hau artelanaz dijoanez, garagardoa Basqueland Brewing Project-en esku egongo da eta janaria Amaiketakok eskeiniko digu.

 

Etor zaitez barkuan Donostiako portutik!! Planik onena: Albaolaraino joan zaitezke Ciudad de San Sebastián txalupan! Gure abentura ozeaniko berezia, publiko guztientzat egokia eta musikarekin noski.

 

INFORMAZIOA ETA SARRERAK
Programazioa 19.45etan hasiko da eta 1.00 amaitu
Sarrerak eskuragarri ondorengo link-aren bitartez:
http://entradium.com/es/entradas/aventura-oceanica-surfilmfestibal14-35377

Albaola-rako sarrera 11euro
Albaola + Ciudad de San Sebastián-ean bidaia (joateko bakarrik) 17euro.
Surfilmfestibal14-ko ekitaldi edo pelikuletarako erosten diren sarrera guztiek Patagonia dendan deskontu bat izango dute (ekainak 30 arte erabilgarria eta derrigorrezkoa da sarrera eramatea)

EROS ITZAZU SARRERAK ORAIN

Surfilm festibal Donostia Kultura Donostiako Udala Donostia-San Sebastián 2016 Basqueland Brewing Project Patagonia Kutxa Fundazioa Gipuzkoa Kirolak Euskadi - Basque Country Donostiako Udala - Ekonomia Bultzatzeko, Merkataritzako, Ostalaritzako, eta Turismoko Zinegotzigoa Donostia Sustapena | Fomento San Sebastián Aquarium Groseko Indarra Albaola | Itsas Kultur Faktoria Amaiketako LATAM Airlines The Inertia El Diario Vasco 3sesenta magazine Mar Gruesa Staf Magazine Surf Europe Gaztea Magicseaweed.com
Surfilmfestibal

Surfilmfestibal. Donostia - San Sebastián. Surf, Musika, Arte eta Ingurugiro Zinemaldia.

© Surfilmfestibal 2024
Donostia - San Sebastián

Arriaka was here!

Harpidetu zaitez

Luzatu zure eposta eta Surfilmfestibalaren berri izan

Harrapatu Olatua!

Zerbitzuak

Aurreko edizioak

Azken Twittak