Surfilm Pro & Olas Limpias. Ekainak 22.
Ekainaren 22an Olatu Garbiak eguna izango dugu Aquarium-ean, aurten ere SURFILM PRO proposamenarekin. Figura hau duela urte batzuk sortu genuen industria eta profesionalekin zuzenean erlazionaturiko gaiak sakontzeko (beti ere publikoari irekitako proposamena). Aurtengo protagonistak materialak, berrikuntzak, ekonomia zirkularra eta iraunkortasuna izango dira. Gainera, ingurumen arloko proiektu berritzaileei buruzko hitzaldiak egongo dira eta proiekzio ezberdinak izango ditugu urtero bezala.
Surfilmfestibal. Donostia - San Sebastián. Surf, Musika, Arte eta Ingurugiro Zinemaldia.
© Surfilmfestibal 2024
Donostia - San Sebastián