Surfing Euskadi - Basque Country Surfilmfestibal-arekin elkarlanean berriro ere

Twitter Facebook

Surfing Euskadi – Basque Country urte bat gehiagoz Surfilmfestibal-aren kolaboratzaile da. Erlazio hau Euskadiren alderik hoberenak kanpotik datozenei eta beste herrialdeetatik gure berri dutenei erakusteko helburua elkarbanatzetik sortzen da.


Surfilmfestibal ekitaldi dibertigarria da, programazio original batekin eta ingurumen gaien inguruan interes garrantzitsu batekin. Edizio bakoitzean surfistak, errealizadoreak eta beste herrialdeetako komunikabideak ekartzen ditu eta garena munduko toki askotara eramaten dute. Euskadiren irudi positibo bat transmitizen dugu, Surfing Euskadi-rentzat balore positibo bat dena, surf-aren inguruan turismo aktibo eta iraunkor bat bultzatzen baitu. Hainbat ediziotan aritu gara elkarlanean eta espero dugu erlazioak indarra hartzea eta, etorkizunean, turismoa eta surf-aren arteko lotura sendotzen duten proiektu gehiago egotea.


Surfing Euskadi – Basque Country Euskadin surf-aren inguruko turismo iraunkor eta antolatu bat sortzeko lan egiten duten 70 enpresa eta instituzio dira. Olatuetan oinarritua eta turismoarentzat interesgarriak diren beste gauza batzuekin konbinatutako eskeintza hoberena sortzea dute helburu.


Atzerritar batek behar ditzakeen gauza guztiak izateagatik lan egiten dute: informazioa eta laguntza, bai hasteko edo baita hobetzeko surf eskolak, surfcamp-ak, “surf friendly” motako ostatuak, zer ikusi eta zer egin surfeatzerik ez dagoenean, zein ekitaldietara joan, etab. Euskadik mundu mailan ezagunak diren olatuak maila guztientzako aproposak diren olatuekin nahasten ditu. Zarautz, Sopela, Bakio eta Donostia bezalako hondartzak, “world class” diren Mundaka, Punta Galea, Orrua eta Meñakoz-ekin.


Gainera, ekitaldi ugari ditu urtean zehar eta publiko guztientzat: Surfilmfestibal, Sopela-ko europar Pro Junior-a edo Punta Galean egiten den olatu handien munduko txapelketa, bakarra Europa osoan.

 

Euskadi-k ongietorria ematen dizu: EUSKALOHA!
www.surfingeuskadi.eus
 

Surfilm festibal Donostia Kultura Donostiako Udala Patagonia Vans Zumosol El Diario Vasco LAN TAM Kutxa Fundazioa Gipuzkoa Kirolak Surfing Euskadi Donostia Sustapena | Fomento San Sebastián Magicseaweed.com The Inertia FICSURF 3sesenta magazine Surf Europe Staf Magazine Mar Gruesa SurfCityDonostia Donostia-San Sebastián 2016 Aquarium
Surfilmfestibal

Surfilmfestibal. Donostia - San Sebastián. Surf, Musika, Arte eta Ingurugiro Zinemaldia.

© Surfilmfestibal 2024
Donostia - San Sebastián

Arriaka was here!

Harpidetu zaitez

Luzatu zure eposta eta Surfilmfestibalaren berri izan

Harrapatu Olatua!

Zerbitzuak

Aurreko edizioak

Azken Twittak