HURRENGO OLATUA - Txapelketa eta hondartza eguna larunbata 27an!

Txapelketa popularra Zurriolan eta hondartza eguna

Twitter Facebook

HURRENGO OLATUA ekainaren 27rako proposatzen dizuegun plana da. Surf-ak penintsulan izandako hasierari omenaldi moduko bat, bidean geldialdi bat guzti hau nondik etorri zen ikusteko eta oraingo eta ondorengo belaunaldiei erakusteko.

Gure helburua ez da soilik hondartzan Gloria Zahar eta Etorkizuneko Promesak elkartzea. Baita garai hartako tablekin mundu guztiari surfaraztea ere. 60, 70 eta 80.hamarkadetako tablekin bakarrik surfeatu ahal izango da. Ez erreplikarik ez eta oraingo tablarik behingoz! Horretarako, mesedez eskatzen diogu jendeari, trastelekuan gorderik eta hautsez beteta dituen tabla horiek ateratzea eta hondartzara ekartzea bizitza berreskura dezaten.

Txapelketa herrikoia formatua duen topaketa bat, aintzinako tablekin eta 6 surflarik osaturiko mangekin kategoria ezberdinetan: Sensei, Super Woman, Ni unos Ni otros eta #izanEzberdin, 12 eta 17 urteko gaztetxoentzat. Baino, gainera, hondartzan hainbat gauza ezberdin, frisbee-ak, tabla eta bainujantzi itsusienen txapelketa, liburuen aurkezpenak… eta, nola ez, musika! Jorge Moreira eta Johan Wald-ek beraien Tropical Party Diska ekartzen digute hondartzan hasiko den eta gaueko hamabietatik aurrera Dabadaban jarraituko duen sesio honetara.

Gainera, Kutxa Fundazioaren kolaborazioari eta bere #izanezberdin programari esker, 12 eta 17 urteko neska-mutilek doainik izen eman ahalko dute bai txapelketan eta baita surf eta argazkilaritza kurtsoetan ere. Informazio gehiago.

Arratsaldean ekintza Sagueseko zelaigunera mugituko da. Zortzietaik aurrera Ramón Navarro liburuak sinatzen egongo da Patagonia dendan eta bederatzietan PATAGONIA STAGE-ean, Europan zehar biratzen ari den Byron Bay-eko WAXHEAD taldeak kontzertu batekin hasiera emago dio gauari. Eta, argirik ez dagoenean, Ramón Navarro eta Chris Malloy eszenatokira igoko dira “El Hijo del Pescador” filma aurkeztera.


Neska-mutilak. DINOSAURO GAZTEAK eta bestelako gazteria: Patagonia, Zumosol eta Vans-en laguntzarekin aurrera ateratzen dugun surfing jardunaldi honetan parte hartzera gonbidatzen zaituztegu GUZTIOI.

 

Olatuak eta eguraldi ona eskatu ditugu iada… beraz, hasta la vista surfista!

 

GORA SURFING HERRIKOIA

 

**Kontsulta ezazu plan zehatza eta izen-emateei buruzko informazioa hemen.**

 

Surfilm festibal Donostia Kultura Donostiako Udala Patagonia Vans Zumosol El Diario Vasco LAN TAM Kutxa Fundazioa Gipuzkoa Kirolak Surfing Euskadi Donostia Sustapena | Fomento San Sebastián Magicseaweed.com The Inertia FICSURF 3sesenta magazine Surf Europe Staf Magazine Mar Gruesa SurfCityDonostia Donostia-San Sebastián 2016 Aquarium
Surfilmfestibal

Surfilmfestibal. Donostia - San Sebastián. Surf, Musika, Arte eta Ingurugiro Zinemaldia.

© Surfilmfestibal 2024
Donostia - San Sebastián

Arriaka was here!

Harpidetu zaitez

Luzatu zure eposta eta Surfilmfestibalaren berri izan

Harrapatu Olatua!

Zerbitzuak

Aurreko edizioak

Azken Twittak