GAUR IZANEZBERDIN AURKEZTUKO DA AXI MUNIAIN, AGOTE ANAIAK ETA MADDI AIZPURUREKIN!!

Arratsaldeko 18.00etan Kutxako Andia Aretoan (Andia Kalea)

Twitter Facebook

¡Surfilmfestibal eta Kutxa Fundazioa berriro elkarlanean #izanezberdin programaren bitartez. 12 eta 17 urte bitarteko gazteentzako programa, gaur, ekainak 19 ostirala, arratsaldeko 18.00etan Kutxa-ren Sala Andia-n (c/Andia s/n) aurkeztuko dena.


Kutxa Fundazioa-k Surfilmfestibal-arekin kolaboratzen du berriro ere modu aktibo eta partizipatibo batean. Lau proposamen egiten ditu 13.edizio honetan:


1. #izanezberdin filmak, laburmetraien konkurtso bat non surfaren munduko eta ikus-entzunezkoen munduko gazteak elkarlanean arituko diren taldean eginiko lan bat aurkezteko. Nazaret zentruko ikasleekin batera eginiko laburmetraiak aurkeztuko dituzte inguruko surflari gazteenak ezagutaraziz. Lan hauek #izanezberdin-en aurkezpenean ikusi ahal izango dira (ekainak 19, 18.00etan, Sala Andía), non surflari-ez osaturiko epaimahai batek bat aukeratu beharko duen Surfilmfestibal-ean aurkeztua izan dadin.
Gainera, ekainaren 19an hurbiltzen diren pertsonek, Surfilmfestibal-aren eskutik datozen surf munduko pertsona klabe batzuekin hitz egiteko aukera izango dute beraien afizio, duda, bidaien… inguruan. Laster esango ditugu izenak!


2. #izanezberdin LA SIGUIENTE OLA txapelketa
, ekainaren 27an Zurriola hondartzan egingo den txapelketa. Olatuak hartzeaz gain, ekilibrio, koordinazio… gaitasunak erakutsi beharko dituzte partaideek belaunaldi ezberdinen aurrean. Horretarako, surf historiako tabla berezienak utziko dira. 12 eta 17 urte bitarteko gazteek #izanezberdin kategoriaren barne parte hartuko dute eta beraien finala edukiko dute. Ez dute inskripziorik ordaindu beharko baina bai ondoren dagoen formularioa bete plazak mugatuak baitira (20 plaza).


3. #izanezberdin kurtsoak
, surf-ean lehenengo urratsak emateko aukera ezin hobea gure doainiko klaseekin. 10 pertsonentzako iniziazio kurtso bat eskeintzen dugu Groseko Indarra surf taldearen eskutik ekainaren 27an 12etatik 13.30etara. Eta gustatzen zaizuna argazkilaritza bada, apunta zaitez Andoni Gascón argazkilariak emango duen doainiko argazki kurtsora (15 pertsona), surf-era egokitua eta eman ezazu zure zure ikuspuntua argazkietan. Gainera, Surfilmfestibal-ek argazki horiek bere web eta sare sozialetan erabiliko ditu!

Zurekin kontatzen dugu!

Aipatutako edozein aktibitatera apuntatu nahi baduzu (txapelketa, iniziazio kurtsoa eta argazki kurtsoa) inskripzioak ekainaren 4tik 20era izango dira! Ondorengo formulario hau bete beharko duzu eta info@surfilmfestibal.com -era bidali asunto bezala honako hau jarriaz: Inscripción La Siguiente Ola. Plaza mugatuak direnez, Surfilmfestibal zurekin kontaktuan jarriko da inskripzioa baieztatzeko.

 

 

Surfilm festibal Donostia Kultura Donostiako Udala Patagonia Vans Zumosol El Diario Vasco LAN TAM Kutxa Fundazioa Gipuzkoa Kirolak Surfing Euskadi Donostia Sustapena | Fomento San Sebastián Magicseaweed.com The Inertia FICSURF 3sesenta magazine Surf Europe Staf Magazine Mar Gruesa SurfCityDonostia Donostia-San Sebastián 2016 Aquarium
Surfilmfestibal

Surfilmfestibal. Donostia - San Sebastián. Surf, Musika, Arte eta Ingurugiro Zinemaldia.

© Surfilmfestibal 2024
Donostia - San Sebastián

Arriaka was here!

Harpidetu zaitez

Luzatu zure eposta eta Surfilmfestibalaren berri izan

Harrapatu Olatua!

Zerbitzuak

Aurreko edizioak

Azken Twittak