PROGRAMAZIO AURRERAPENA

Txile, Japon, Surf eta Arkitektura eta gehiago

Twitter Facebook

Beti izan gara kultura topaketa bitxi bat, zinea erakustetik haratago joan dena. Edizio honetan, funtsezko hainbat istorio ditugu kontatzeko, munduko surf kulturako izen garrantzitsuak, Donostian gurekin egongo direnak, eta gure kirol eta kultura garatzea laguntzen dutenak.

Aurrerago kontatuko dizkizuegun zenbait proposamen inspiragarriri azken ukitua ematen ari gara, baina hona hemen titular batzuk:

06.19, OSTIRALA

Kutxa Fundazioaren #izanezberdin proiektua jasotzen dugu, non aktibitate ugari egongo diren 12 eta 17 urte bitarteko gure grommets-entzat. Egun horretan Nazaret eskolako ikasleek gure kostako surfista batzuei buruz egin dituzten laburmetrail batzuk aurkeztuko dira  Andia Kalean.

06.24, ASTEAZKENA

> Donostiako Eskola Politeknikoarekin eta Arkitektura departamentuko irakasleekin batera, arkitektura eta hirigintzak bat egiten duten topaketa bat antolatu dugu hausnarketara gonbidatzeko. Okendo Kultur Etxean izango da.

> PATAGONIA denda (laster programazio osoa!)

06.25, OSTEGUNA

> Olatu Garbiak. Aquarium. Beste gai askoren artean, Laida hondartzan egiten ari diren ekintzak, eta horrek Mundakako olatuan eduki ditzakeen eraginei hausnarketa bat egitera gonbidatuko zaituztegu.

06.26, OSTIRALA

> Surf=Zibilizazioa eta Barbariea erakusketaren aurkezpena Okendo Kultur Etxean. Argazki, bideo eta objektuen bitartez, erakusketa honek mundu osoko kostaldeetara eramaten gaitu bertako arazoak ezagutzeko baino, batez ere, konponbideak nola heldu ulertzeko.

> 22.30. La Primera Ola, zuzendaria Pedro Temboury. Antzoki Zaharra.

> Festibaila. After party estreinatu berri den GU lokalean!

06.27, LARUNBATA

> 10.00-19.00, Zurriola hondartzan egingo den surf herrikoiera hurbiltzera animatzen zaituztegu. Aurrerago azalduko ditugun ekintza ugari egongo dira! Adi egon hemen lioa egongo dela!

> Gauean, Chris Malloy-ren El Hijo del Pescador filma aurkeztuko du bere protagonista, Ramón Navarro-k, Saguesen egingo den proiekzio berezi batean.

> Festibaila Dabadaba-n!

06.28, IGANDEA

> Filmak. Antzoki Zaharra. Programazioa aurrerago...

 

Programa osoa aurrerago azalduko da! Egon adi "programazio" atalera!

 

Patrozinatzaile eta kolaboratzaileak

Aurreko guzti hori ez litzateke posible izango gure patrozinatzaile eta kolaboratzaile familia txikia gabe. PATAGONIA-k festibala aurkezten jarraitzen du. Urte asko daramatzagu elkar eta, beraiekin, surf kulturaren topaketarako puntu garrantzitsu bat izateko helburua elkarbanatzen dugu. Honi, gure sponsor pritzipala elkartzen zaio, ZUMOSOL bere zuku naturalekin. VANS, 1966tik surf kulturaren marka ezinbestekoa festibalean egongo da ere. Gainera, Grupo LATAM Aerolíneas Hego Ameriketako liderra, gure airelinean bihurtzen da Chile herrialde gonbidatua bezala aurkezten (eta ez dute tablengatik kobratzen!!).

Festibaleko ohiko kolaboratzaileei eskerrak ematen dizkiegu gurekin jarraitzeagatik: Gipuzkoako Foru Aldundia, Surfing Euskadi, Surf City Donostia, Donostiako Aquarium-a. Urrutirago iristea errezten diguten komunikabide kideei: El Diario Vasco, Surf Europe, Magic Sea Weed, The Inertia, Mar Gruesa, Staf Magazine.

Artista eta lagun guztiei, euria egin arren etortzen zareten guzti hoiei eta olatu hoberena uzten diguzuen guztioi… Mila esker denoi gure ideiak eta ebentua babesteagatik. Beste edizio historiko bat egitea espero dugu!

 

Argazkia ©Roke

Surfilm festibal Donostia Kultura Donostiako Udala Patagonia Vans Zumosol El Diario Vasco LAN TAM Kutxa Fundazioa Gipuzkoa Kirolak Surfing Euskadi Donostia Sustapena | Fomento San Sebastián Magicseaweed.com The Inertia FICSURF 3sesenta magazine Surf Europe Staf Magazine Mar Gruesa SurfCityDonostia Donostia-San Sebastián 2016 Aquarium
Surfilmfestibal

Surfilmfestibal. Donostia - San Sebastián. Surf, Musika, Arte eta Ingurugiro Zinemaldia.

© Surfilmfestibal 2024
Donostia - San Sebastián

Arriaka was here!

Harpidetu zaitez

Luzatu zure eposta eta Surfilmfestibalaren berri izan

Harrapatu Olatua!

Zerbitzuak

Aurreko edizioak

Azken Twittak