KONTRASTI 2015 - SURFILM TOUR HELSINKI NIGHT

Ohore bat da bi urtetik behin egiten den gertakizun honetarako pelikulak aukeratzen dituzten surflari eta snowboarder-ekin elkarlanean aritzea.

Twitter Facebook

Beste poztasun bat gorputzerako: gure lehenengo kolaborazioa Kontrasti 2015 – SurfilmTour Helsinki Night-ekin, maiatzaren 22an 18:00etan, surf pelikulen selekzio berritzaile bat pantaila handira eramateko. Escandinavia surflari sutsu askoren bizilekua da, bertako ur hotzetan sartzen dira batzuetan perfektu baina besteetan harrapaezin diren olatu horien bila. Kulturarekiko duten ikuspegi original hori Finnsurf eta North of the Sun bezalako filmeetan ikus daitekeena, erreferentzi puntu bat bihurtu da surflari europar askorentzat. Batzuek olatu hobeak dituzte, baina oso gutxik dute istorioak kontatzeko erreztasun hori.

Ohore bat da bi urtetik behin egiten den gertakizun honetarako pelikulak aukeratzen dituzten surflari eta snowboarder-ekin elkarlanean aritzea. Eta ur beroen aldarrikapen moduan, Rafael Mellin, zinemagile brasiliar interesgarriarekin elkartu gara, bere 70´s e Tal dokumental aurkezteko. Imajina dezakezu zer gertatzen den hondartza tropikal batean surflariak eta argi berezi bat duten pertsona talde bat Gilberto Gil edo Gal Costa bezala, elkartzen badituzu?

70 minutuko perla bat, 2014ean ekoiztua, Brasil mendi gailurrean dagoenean Gabriel Medina surflariarekin.

Itxasoa eta Lehorra, zuzendaria Patrick Trefz (Euskadi-Kalifornia). Lan abstraktu, poetiko bat. Jim Denevan-en artelanaren eraikitze eta suntsiketa Mundakan aurkezten digu. Soinu banda Mikel Laboa handiaren artelana da, eta bere izenburuaz jabetu gara, marea bajua esan nahi duena.

Los Buscagigantes, zuzendaria Rodrigo Farias (Chile). Txilear surfaren bi izen handi, Ramón Navarro eta Cristian Merello, Utirekin batera, Isla de Pascua-ko surflaria, sesio ahaztezin batean. Askok diote Rapa Nui-ko olaturik onena dela.

 

Lekua: Cine Andorra & Dubrovnik (Eerikinkatu, 11, Helsinki)
Sarrerak: 16 euro aldez aurretik hartuta / 18 takilan.
Informazio guztia Facebook Surf Suomi Group
 

Surfilm festibal Donostia Kultura Donostiako Udala Patagonia Vans Zumosol El Diario Vasco LAN TAM Kutxa Fundazioa Gipuzkoa Kirolak Surfing Euskadi Donostia Sustapena | Fomento San Sebastián Magicseaweed.com The Inertia FICSURF 3sesenta magazine Surf Europe Staf Magazine Mar Gruesa SurfCityDonostia Donostia-San Sebastián 2016 Aquarium
Surfilmfestibal

Surfilmfestibal. Donostia - San Sebastián. Surf, Musika, Arte eta Ingurugiro Zinemaldia.

© Surfilmfestibal 2024
Donostia - San Sebastián

Arriaka was here!

Harpidetu zaitez

Luzatu zure eposta eta Surfilmfestibalaren berri izan

Harrapatu Olatua!

Zerbitzuak

Aurreko edizioak

Azken Twittak