CLUSTER ESTREINALDI EUROPARRA. Martxoak 13 ostirala

Kai Neville eta beste protagonista batzuekin 2 herrialde, 4 pantaila, 2 egun. Martxoak 13 ostirala, martxoak 14 larunbata.

Twitter Facebook

 Oso harro jakinarazten dizuegu, CLUSTER filmaren estreinaldi europarra Donostian izango dela martxoaren 13an, alde zaharreko Antzoki Zaharrean gaueko 20:30etan. Bertan Kai Neville eta beste hainbat protagonista egongo dira eszenatoki gainean. Pelikula Munich-en eta Berlin-en estreinatuko da aldi berean eta, ondoren, Bartzelonara bidaiatuko du.

Kai Neville (Australia, 1982), surflari baten semea, 11 urterekin hasi zen bere lehenengo olatuak hartzen eta 16 urterekin bideoak grabatzen hasi zen. Bi zaletasun hauek bere bizitzaren oinarri garrantzitsuak izan dira eta Los Atlas, Dear Suburbia eta Modern Collective bezalako filmak sortzera eraman dute. Azken hau Surfilmfestibal10ean aurkeztu zen. Jack McCoy eta Taylor Steele-en lekukoa hartu duen errealizatzailea da Kai Neville. Surf erradikalena hurbiltzen diguten surflariak bihurtzen ditu Nevill-ek protagonista bere filmeetan. Ikusleak bidai frenetiko batera eramaten dituen intentzio estetiko markatu batekin eta edizio bortitz batekin jokatzen du beti Neville-k.

Orain bere azken lana aurkezten digu, CLUSTER. Bertan surflari garrantzitsuenetako batzuk parte hartzen dute: Dane Reynolds, Craig Anderson, Dion Agius eta Mitch Caleborn besteak beste. Bere europar tour-eko geldialdietako bat Bartzelona izango da. Bertan izango dira bere proiekzioa aurkezten martxoaren 14ean, Surfa vs Hiria kontzeptuaren barruan egingo den Surf City Festival-ean.


Trailer

 

Surflariak

Craig Anderson, Noa Deane, Dane Reynolds, Mitch Coleborn, Jack Freestone, Creed McTaggart, Conner Coffin, Chippa Wilson, Brendon Gibbens, Dion Agius, Ryan Callinan and Dillon Perillo 
 

Social Media
#clusterflick 
www.kaineville.com
www.whatyouth.com/films/cluster

 

 

PROIEKZIOAK:

Donostia
2015eko martxoak 13. 20.30etan.
Antzoki Zaharra. Kale Nagusia, 3.
Sarrera librea baina ADI!! Gonbidapena jaso beharko da leihatilan martxoaren 9tik aurrera ondorengo ordutegian: 11:30-13:30 / 17:00-20:00

Bartzelona
2015eko martxoak 14. 19.30etan.
Convent dels Angels / MACBA
Movistar Surfcity Festival
Sarrera: leihatilan
Info: www.surfcityfest.com

Munich
2015eko martxoak 13. 22:00etan.
Rio Filmpalast. Rosenheimer Straße 46.
Sarrera librea.
Info: www.bluemag.eu

Berlín
2015eko martxoak 13. 20.30etan.
Étè store. Bergmannstraße 18.
Sarrera librea.
Afterparty: Ete store


ARGAZKIAK ©NATE LAWRENCE

Surfilm festibal Donostia Kultura Donostiako Udala Patagonia Vans Zumosol El Diario Vasco LAN TAM Kutxa Fundazioa Gipuzkoa Kirolak Surfing Euskadi Donostia Sustapena | Fomento San Sebastián Magicseaweed.com The Inertia FICSURF 3sesenta magazine Surf Europe Staf Magazine Mar Gruesa SurfCityDonostia Donostia-San Sebastián 2016 Aquarium
Surfilmfestibal

Surfilmfestibal. Donostia - San Sebastián. Surf, Musika, Arte eta Ingurugiro Zinemaldia.

© Surfilmfestibal 2024
Donostia - San Sebastián

Arriaka was here!

Harpidetu zaitez

Luzatu zure eposta eta Surfilmfestibalaren berri izan

Harrapatu Olatua!

Zerbitzuak

Aurreko edizioak

Azken Twittak