Patrick lagun on bat da eta bere lanak eta estiloa oso gustoko ditugu. Bere pelikulak eta film labur garrantzitsuenak beti eduki dute merezi izan duten tokia Surfilmfestibal-ean: Thread, Idiosincrasies, Bicycle Trip, Ode to California eta Spirit of Akasha SAVAGE CINEMA-n (Donostiako Zinemaldia) parte hartu zuena, non Patrick-ek pelikula hartako istorio bat grabatu zuen. INTO THE MIND OF GREG LONG da bere azken lana.
Into the Mind of Greg Long, Patrick Tretz-en pelikulak argia ikusi du dagoeneko (otsailak 9, astelehena) eta prest dago mundu guztian zear zabaldua izateko.
Greg Long mundu mailan olatu handien surflari dotoreenetako bat da gaur egun. Olatu handietan surfeatzeko prestatzeko duen filosofia pertsonala eta maila altuenetan surfeatzeko duen gaitasuna konbinatuz, Into the Mind of Greg Long-ek, aspektu hauetan sakontzen du eta aho zabalik uzteko moduko irudiak eskeintzen dizkigu. Into the Mind of Greg Long filmak Golden Gate Award bat irabazi du orain dela gutxi San Frantziskoko Ocean Film Festival-ean.
Surfilmfestibal. Donostia - San Sebastián. Surf, Musika, Arte eta Ingurugiro Zinemaldia.
© Surfilmfestibal 2024
Donostia - San Sebastián