SURFILMFESTIBAL 13, BIDALI ZURE FILMA!!

Lanak aurkezteko epea zabalik APIRILAREN 20a

Twitter Facebook

Aurtengo edizioari 12 + 1 deitzekotan egon gara 13 zenbakiak inguruan dituen sineskeriei izkin egite aldera, baina orain artean itsasaldi gogorrenei ere eutsi badiegu, 13 zenbakiari lepotik heldu eta ... Surfilmfestibal 13 martxan jartzen hasi gara!

Jaialdia ohi bezala, ekainean egingo dugu Donostian.
2003.urtean lehen edizioa antolatu genuenetik, dagoeneko 12 urte zoragarri pasa ditugu surfeko zinemarik onenarekin gozatzen eta surf giroko artista autentikoenekin elkarlanean: Alby Falzon, George Greenough, Andrew Kidman, Patrick Trefz, Taylor Steele, Jack McCoy, Kai Neville, Cyrus Sutton, Jack Coleman, Marten Persiel...
Surfeko errealizadorerik onenak bidelagun izanda Surfilmfestibalari izaera berezia eman eta bizirauteko oinarri sendoak finkatu ditugu, surfeko kultura independientea sustatzea xede duen gure jaialdiarekin jarraitu ahal izateko.

Bertako filmmakerrentzat ere erakusleiho aparta izan da festibala, euren lanak ezagun egiten hasteko (310project, Bellido, Yerobi, Isio, Debolex, Fuel, Jim-Box, …). Oso harro gaude gure surflari, olatu eta errealizadoreez gozatzeko aukera eskeintzen digun sekzioaz!

Hasierako urtetan zinemari eskutik helduta hasi ginen jaialdia antolatzen, baina denborarekin izaera anitzagoa hartu du Surfilmfestibalak argazkilaritza, artea, ingurugiroaren zaintza, musika eta surfeko kulturaren osagarri diren beste hainbat arlo Art Brewer, Aaron Chang, Vava Ribeiro, Nick Waplington, Pablo Ugartetxea ,Willy Uribe, Roke, Marc Gassó, Pacotwo… bezalako artistekin landuz.

Saririk gabeko jaialdi bat izatera itzuli gara, gure ikuspuntutik munduko film esanguratsuenak soilik proiektatuz, aukeraturiko lanei arreta gehiago jarri eta guztiak irabazletzat hartzeko.
Film eta surflari onenekin jarraitu nahi dugu lanean. Ohiko joeretatik aldatzen diren kamera eta edizio mahaien atzeko talentu berriak deskubritzeko irrikaz gaude, lanik finenak gure ikusleei estreinakoz eskaini ahal izateko. Noski, eduki horiek erakusteko bide berriak bilatzen ere ari gara, audientzia berrietara iritsiz jaialdiak oihartzun handiagoa izaten jarrai dezan.

 

Zuen lanak jasotzeko irrikaz gaude, bidali apirilaren 20 baino lehen!

Consulta las bases
Surfilmfestibal 13 arauak
Formulario de inscripción

Surfilm festibal Donostia Kultura Donostiako Udala Patagonia Vans Zumosol El Diario Vasco LAN TAM Kutxa Fundazioa Gipuzkoa Kirolak Surfing Euskadi Donostia Sustapena | Fomento San Sebastián Magicseaweed.com The Inertia FICSURF 3sesenta magazine Surf Europe Staf Magazine Mar Gruesa SurfCityDonostia Donostia-San Sebastián 2016 Aquarium
Surfilmfestibal

Surfilmfestibal. Donostia - San Sebastián. Surf, Musika, Arte eta Ingurugiro Zinemaldia.

© Surfilmfestibal 2024
Donostia - San Sebastián

Arriaka was here!

Harpidetu zaitez

Luzatu zure eposta eta Surfilmfestibalaren berri izan

Harrapatu Olatua!

Zerbitzuak

Aurreko edizioak

Azken Twittak