Playa de la Zurriola
Ekainak 27
2015
10.00 a 20.00

HURRENGO OLATUA
Txapelketa Zurriolan eta aktibitate ugari inguruan

HURRENGO OLATUA

Surfing herrikoia Zurriola

 

Twitter Facebook

LA PRIMERA OLA-ren estreinaldia zela eta, akziora pasatzea eta pantailan ikusitakoa hondartzara eramatea erabaki genuen. Horrela, Hurrengo Olatua surf-ak penintsulan izan zuen hasierari omenaldi bat da, non helburua olatuak hartzea den baina hasierako surflari eta tablei omenaldia eginez.

Dena hain azkar aurreraka doan mundu honetan geldialdi bat egitea proposatzen dugu, guzti hau nondik datorren ikusteko eta ondorengo belaunaldiei horren erakusgarri bat azaltzeko. Hortik Hurrengo Olatua-ren izena.

Gure helburua ez da soilik hondartzan Gloria Zahar eta Etorkizuneko Promesak elkartzea. Baita garai hartako tablekin mundu guztiari surfaraztea ere. 60, 70 eta 80.hamarkadetako tablekin bakarrik surfeatu ahal izango da. Ez erreplikarik ez eta oraingo tablarik behingoz. Horretarako, mesedez eskatzen diogu jendeari, trastelekuan gorderik eta hautsez beteta dituen tabla horiek ateratzea eta hondartzara ekartzea bizitza berreskura dezaten. Egun batez besterik ez bada ere! Tablak eskertuko dizu!

Eta tabla zaharrik ez duenak ez dadila larritu. Guk utziko diogu bat jardunaldi honetan surfeatu dezan!

Neska-mutilak. DINOSAURO GAZTEAK eta bestelako gazteria: Patagonia, Zumosol eta Vans-en laguntzarekin aurrera ateratzen dugun surfing jardunaldi honetan parte hartzera gonbidatzen zaituztegu GUZTIOI.

Olatuak eta eguraldi ona eskatu ditugu iada… beraz… HASTA LA VISTA SURFISTA!

 

GORA SURFING HERRIKOIA

 

Txapelketaren ordutegia (Txapelketan parte hartu ahal izateko izen-ematea beharrezkoa da)
10.00-13.00. 20 minutuko mangak. 6 surflari manga bakoitzeko.
13.00-15.00. Bazkaltzeko atsedena!
15.00-19.00. 30 minutuko finalak. Finalak kategoria ezberdinetakoak izango dira. 19.00. Sarien banaketa.


Egunean zehar egongo diren beste hainbat ekintza (bertan parte hartzeko izen-ematea EZ da beharrezkoa):

- Tabla eta bainujantzi itsusien txapelketa
- Patagonia traje eta tablen test-a
- Liburuen aurkezpena, konapiniak eta ideiak SURF CITY espazioan
- Kontzertuak eta musika


Izen-emateak

Izen-ematea egunean bertan, ekainak 27, irekiko da hondartzan goizeko 9.30etatik aurrera, Groseko Indarra surf taldearen terrazan, Surfilmfestibal-en karpan (12 eta 17 urte bitarteko gazteek aldez aurretik izen eman beharko dute).
Inskripzio bakoitzaren prezioa 12€-koa da eta janaria, edaria, kamixeta eta oparitxoak sartzen dira bertan.
12 eta 17 urte bitarte badituzu, Kutxa Fundazioaren #izanezberdin programan parte hartu ahal izango duzu eta doainiko inskripzioa izango duzu, baina aurretik izen eman beharko duzu!! Hona hemen informazio gehiago.


#Izanezberdin-ek 3 aktibitate ezberdin proposatzen ditu:

- Txapelketa. Izan Ezberdin kategorian parte hartuko duzu (20 plaza)
- Surf iniziazio kurtsoa Groseko Indarra Klub-ak eskeinia (10 plaza)
- Surf-era egokitutako kirol argazkilaritza kurtsoa Andoni Gascón argazkilariaren eskutik (15 plaza)


Aurreko edozeinetan izen eman ahal izateko, bete ezazu ondorengo formulario hau (LINK AL FORMULARIO) eta bidali info@surfilmfestibal.com - era, asunto bezala “Inscripción La Siguiente Ola” jarriaz.

 

 

Surfilm festibal Donostia Kultura Donostiako Udala Patagonia Vans Zumosol El Diario Vasco LAN TAM Kutxa Fundazioa Gipuzkoa Kirolak Surfing Euskadi Donostia Sustapena | Fomento San Sebastián Magicseaweed.com The Inertia FICSURF 3sesenta magazine Surf Europe Staf Magazine Mar Gruesa SurfCityDonostia Donostia-San Sebastián 2016 Aquarium
Surfilmfestibal

Surfilmfestibal. Donostia - San Sebastián. Surf, Musika, Arte eta Ingurugiro Zinemaldia.

© Surfilmfestibal 2024
Donostia - San Sebastián

Arriaka was here!

Harpidetu zaitez

Luzatu zure eposta eta Surfilmfestibalaren berri izan

Harrapatu Olatua!

Zerbitzuak

Aurreko edizioak

Azken Twittak