Sagues
Ekainak 27
2015
21.00
WAXHEAD, izugarrizko kontzertua Sagues zabalguneko PATAGONIA ESZENATOKIAN!
Waxhead Australiako 4 ganberrok osaturiko taldea da eta uda honetan Europan zehar biran arituko dira. Musika beltza, 60.hamarkada bukaerako eta 70.hamarkada hasierako rock-a eta 70.hamarkada bukaerako eta hurrengo hamarkada hasierako post punk-arekin txunditurik daude. Beraien surfing bizitza horretatik, alga ustel aireekin eta lotsagabeko soinu freskoez beteriko rock-a egiten dute Waxhead-eko mutilek. 4 ilehoriak honako hauek dira: Finny (gitarra), Beggson (bateria), Moffo (baxua) eta Froggy (gitarra eta ahotsa).
Australiako talde hau hain gertu edukiaz ezin genuen Donostiara gonbidatu gabe gelditu. Ezin hobeto bat etortzen dira ekainaren 27rako, larunbata, dugun proposamenarekin, beraien estilo stoner-grunge-surf-rock-arekin. Ez dugu ideiarik zerrekin aurkituko garen egun horretan... baino bere Facebook-ean dituzten argazkiak ikusirik ederki pasako dugula dirudi.
Ba horixe, egun osoa hondartzan pasa ondoren, arratsaldeko garagardoak ederki girotuak egongo dira! Gaueko bederatzietatik aurrera Sagueseko zabalgunean, PATAGONIA eszenatokian. Bakarra da, beraz, aurkituko duzue!
Surfilmfestibal. Donostia - San Sebastián. Surf, Musika, Arte eta Ingurugiro Zinemaldia.
© Surfilmfestibal 2024
Donostia - San Sebastián