Playa de la Zurriola
Ekainak 27
2015
10.00 a 20.00
HURRENGO OLATUA
Txapelketa Zurriolan eta aktibitate ugari inguruan
La Primera Ola-ren estreinaldia zela eta, akziora pasatzea eta pantailan ikusitakoa hondartzara eramatea erabaki genuen. Horrela, Hurrengo Olatua txapelketa herrikoi bat da non 60.,70. eta 80. hamarkadetako surf tablekin bakarrik surfeatuko den.
Larunbata 27an izango da Zurriolako hondartzan. Adin guztietako publikoari irekia dago: Gloria zaharrak, Neska-Mutilak, etorkizuneko belaunaldiak, familia surferoak, kuadrilak.
Mangak 6 pertsonetakoak izango dira bertan kategoria guztiak nahastuz. Bi aldiz sartuko gara denok uretara eta bukaeran kategoria bakoitzeko final bat egongo da.
Bat mitikoena, bestea 17 urtetik berakoena, nesken finala, eta azkenik beste bat ez neska, ez mitiko eta ez grommet direnentzat!
Parte hartzaileei eskatzen diegu beraien altxorrak trasterotik ateratzea eta hondartzara hurbiltzea. Eta ez duenak ez da ezer pasatzen! Guk utziko diogu bat!!
Opariak eta sariak egongo dira barra-barra parte-hartzaile guztientzat!
Eta lio gehiago: Calambres en el Plátano-ren kontzertua, Disco Tropical Party saioa, food truck ezberdinak Sagueseko zabalgunean Plateselctor-en eskutik, Waxhead-en kontzertua, pelikulak zabalgunean bertan (El Hijo del Pescador - Chris Malloy-, Izustarri - Jon Aspuru - eta beste hainbat izenburu). Ondoren denok Dabadaba-ra... hondartza egun luzea bistan!
Neska-mutilak. DINOSAURO GAZTEAK eta bestelako gazteria: Patagonia, Zumosol eta Vans-en laguntzarekin aurrera ateratzen dugun surfing jardunaldi honetan parte hartzera gonbidatzen zaituztegu GUZTIOI.
Izen-ematea hondartzan izango da 10ak arte.
17 urtetik beherakoak doain. Link-a beherago Izan Ezberdin atalean.
60 pertsona gehienez!
Izen-ematea 12 euro dira. Bertan sartzen dena: Parte hartzea, kamixeta, janaria & edaria, opari sorpresak eta, nola ez, SURFING!
Olatuak eta eguraldi ona eskatu ditugu iada… beraz… IKUSI ARTE SURFLARI!
GORA SURFING HERRIKOIA
Txapelketaren ordutegia (Txapelketan parte hartu ahal izateko izen-ematea beharrezkoa da)
10.00-13.00. 20 minutuko mangak. 6 surflari manga bakoitzeko.
13.00-15.00. Bazkaltzeko atsedena!
15.00-19.00. 30 minutuko finalak. Finalak kategoria ezberdinetakoak izango dira.
19.00. Sarien banaketa.
Egunean zehar egongo diren beste hainbat ekintza (bertan parte hartzeko izen-ematea EZ da beharrezkoa):
- Tabla eta bainujantzi itsusien txapelketa
- Patagonia traje eta tablen test-a
- Liburuen aurkezpena, konapiniak eta ideiak SURF CITY espazioan
- Kontzertuak eta musika
Izen-emateak Izen-ematea egunean bertan, ekainak 27, irekiko da hondartzan goizeko 9.30etatik aurrera, Groseko Indarra surf taldearen terrazan, Surfilmfestibal-en karpan (12 eta 17 urte bitarteko gazteek aldez aurretik izen eman beharko dute). Inskripzio bakoitzaren prezioa 12€-koa da eta janaria, edaria, kamixeta eta oparitxoak sartzen dira bertan.
12 eta 17 urte bitarte badituzu, Kutxa Fundazioaren #izanezberdin programan parte hartu ahal izango duzu eta doainiko inskripzioa izango duzu, baina aurretik izen eman beharko duzu!! Hona hemeninformazio gehiago.
#Izanezberdin-ek 3 aktibitate ezberdin proposatzen ditu:
- Txapelketa. Izan Ezberdin kategorian parte hartuko duzu (20 plaza)
- Surf iniziazio kurtsoa Groseko Indarra Klub-ak eskeinia (10 plaza)
- Surf-era egokitutako kirol argazkilaritza kurtsoa Andoni Gascón argazkilariaren eskutik (15 plaza)
Aurreko edozeinetan izen eman ahal izateko, bete ezazu ondorengo formulario hau (LINK AL FORMULARIO) eta bidali info@surfilmfestibal.com - era, asunto bezala “Inscripción La Siguiente Ola” jarriaz.
Surfilmfestibal. Donostia - San Sebastián. Surf, Musika, Arte eta Ingurugiro Zinemaldia.
© Surfilmfestibal 2024
Donostia - San Sebastián