THUNDERCLOUD

ESTRENO EUROPEO

 2012ko ekainaren 8an Tavaruara (Fiji) iritsi zen 50 oineko itsasaldi epikoari buruzko dokumentala. World Champioship Tour-eko txapelketa batekin kointziditu zuen swell-ak, eta ez ziren surflari asko olatu borobil eta erraldoi haietan irristatzeko gai zirenak. Olatu handietako munduko surflari onenek txapelketako partaideekin batera, olatuak arraunean hartuta inoiz egin diren tutu erraldoi eta perfektuenak egiteko aukera izan zuten.

Thundercloud, Fidjiko biztanle zaharrek reef honi deitzeko erabiltzen zuten izena da, eta izen bereko filmak Cloudbreak olatu ezagunaren istorioa kontatzen digu; nola eman zen olatu pribatu izatetik, denek surf egin ahal izaterako jauzia. Aipatu bezala, 2012ko ekainaren 8an izandako surf saio epikoak ere azaltzen dira pelikulan: surfaren historian egun gogoangarria, beren beldurrak gainditzeko gai izan ziren surflariak, olatu erraldoi eta tutu zital borobilak, surfaren mugak haratago bultzatzen jarraitzeko pasio arriskutsua…

Argitaratze data: 2014 Ekaina 2

Twitter Facebook MySpace

Surfilm festibal Donostia Kultura Donostiako Udala Donostia-San Sebastián 2016 Patagonia El Diario Vasco Aquarium Movimiento Sísmico Gipuzkoa Kirolak Surfing Euskadi Donostia Sustapena | Fomento San Sebastián SurfCityDonostia Magicseaweed.com Stab 3sesenta magazine Surf Europe Vice Magazine Staf Magazine Mar Gruesa Gaztea EITB
Surfilmfestibal

Surfilmfestibal. Donostia - San Sebastián. Surf, Musika, Arte eta Ingurugiro Zinemaldia.

© Surfilmfestibal 2024
Donostia - San Sebastián

Arriaka was here!

Harpidetu zaitez

Luzatu zure eposta eta Surfilmfestibalaren berri izan

Harrapatu Olatua!

Zerbitzuak

Aurreko edizioak

Azken Twittak