ELEKTRONIK gaua + ELEKTRIK gaua ¡DOAIN!

Eromena!! Festibalaren barruan beste festibal bat!! FESTIBAILA doinu proposamen transbersala da lehen mailako emanaldiekin Surfilm Festibaleko asteburuan zehar izango direnak.Lehenengo jardunaldia (Elektronik Gaua) doinu sintetikoenei dedikatua dago eta bigarrengoa (Elektrik Gaua) kitarren demasaldiari. Hau izango da jai guztien ama!! Adi:

Elektronik Gaua 14/6/6, 23:59h @Gastezsena, Donostia
 ¡DOAIN!
Soft Metals (USA, Captured Tracks)
Dual Split (Francia/USA)
+ DJs


Elektrik Gaua 14/7/6, 23:59h @Dabadaba, Donostia
 ¡DOAIN!
La Secte du Futur (Francia, XVIII Records)
Aullido Atómico (Valencia, Discos Calamidad)
Tumba Swing Tumba Swing (Valencia, Discos Calamidad)
• DJs
 

 

ELEKTRIK GAUA. ekaina 6, 23:59h. DABADABA, Donosti
 

Soft Metals (Usa, Captured Tracks)

70 eta 80. hamarkadetako sintetizadoreekin maitemindurik dauden Portlandeko bi lagun, Los Angeles bizi direak. Elektronika esperimentalak, hasierako kontu industrialak eta shoegazek inspiraturik, zeruko popa eta larogeitamarreko elektronikaren arteko doinu bat jorratzen dute. Melodia eta erritmoa beti gogoan, beraien produkzioak izan daitezke estudio lan zorrotzen emaitza edo bapatekotasunaren isla. Nahiz eta, beno, Captured Tracks eragin handiko zigiluaren partetik etortzeagatik soilik, denboraldiko emanaldietariko bat izan daiteke, benaz.

https://www.youtube.com/watch?v=QKkTldCL5zk


https://www.youtube.com/watch?v=aZu-tvXJyKA



 

Dual Split (Frantzia, USA)

Dual Split synthpop bikote bat da, Biarritz eta Brooklynen artean garatua, Maia Ibar, TEEN baterijole ohia eta bere anaia Baptistez konposatua. Beste mundukoa dirudien ahots batekin, sentsuala den Maiak entzulea murgiltzen du kolore eta izarreko trantze hunkigarri batean, Baptisteren erritmoetako eraikuntzak hemen lurrean mantentzen dute doinua. Txaman-indietroniko pilulakadak, sintetizadoreen geruzak ekaitz analogikoekin burrukan ari direlarik. Gure lokal hero berriak!!

 

https://www.youtube.com/watch?v=JePS7GitGfo

https://www.youtube.com/watch?v=lQG1Z8ZQTUs

 

ELEKTRIK GAUA. ekaina 7, 23:59 @ Dabadaba

La Secte Du Futur (Frantzia, XVIII Records)

La Secte Du Futur frantziar lo-fi punk superkonbo bat da Greetings from youth aurkeztera datorrena, erabat liluragarria den bigarren LP bat, urteko diskorik onenen artean dagoena jada. Turbo rokanrolazko benetazko pepinazo bat, erdiaroko epikaz blaituriko eta sintetizadorez apaindutako doinu berezi batekin, hala eta guztiz etorkizunera begira dagoen doinua. Hemen ez dago ahots edo istrumenturik distortsiorik gabea, zeruko loria, alegia. Beraien emanaldiak nolakoak? Irudika ezazu.

https://www.youtube.com/watch?v=oAry8K0Lj50


https://www.youtube.com/watch?v=pSoz4ebnhJ0



Aullido Atómico (Balentzia, Discos Calamidad)

Rock & Roll demodé-tako Power hirukoa, esne txarrekoa, ez gustatu, ez arrakastarik lortu, ezta ezer onik gertazten ez zaienak. Zarama kulturan adituak eta tendentzia berrien ignoranteak, fasfoodaren mokofinak, eserleku txarreko ipurdiak eta euro bateko kubetaren bildumagileak. Jatorrizko Rock and Rollaren jarraitzaile sutsuak eta entsegutarako zaletasun gutxikoak, zuzenean jotzen dute asko eta gehiago jo nahi dute. Antzinako jendeak eginiko antzinako musika, rock and rollaren jaialdi zaratatsua galdu behar ez duzuna.


http://vimeo.com/86607438


https://www.youtube.com/watch?v=E6SYHv3_TGg




Tumba Swing (Balentzia, Discos Calamidad)

Tumba Swing gizo orkestra bat da, rock and roll pozoitsuen eta blues gordinen muina biltzearekin obsesionatua. Ikasketa bizitza baten ondoren eta urte dexente proiektu ezberdinetan (adi Tracahombres-ei), 2012an erditzen du “Sólo y mal acompañado”, riff apurtutako maisu lana, oinarrizko erritmoak, armonia galduak eta mozkortutako kexutakoa biran dagoena amaigabean.

https://www.youtube.com/watch?v=fphdGcaO7uo


https://www.youtube.com/watch?v=oLvE9dmF65c
 

Argitaratze data: 2014 Maiatza 22

Twitter Facebook MySpace

Surfilm festibal Donostia Kultura Donostiako Udala Donostia-San Sebastián 2016 Patagonia El Diario Vasco Aquarium Movimiento Sísmico Gipuzkoa Kirolak Surfing Euskadi Donostia Sustapena | Fomento San Sebastián SurfCityDonostia Magicseaweed.com Stab 3sesenta magazine Surf Europe Vice Magazine Staf Magazine Mar Gruesa Gaztea EITB
Surfilmfestibal

Surfilmfestibal. Donostia - San Sebastián. Surf, Musika, Arte eta Ingurugiro Zinemaldia.

© Surfilmfestibal 2024
Donostia - San Sebastián

Arriaka was here!

Harpidetu zaitez

Luzatu zure eposta eta Surfilmfestibalaren berri izan

Harrapatu Olatua!

Zerbitzuak

Aurreko edizioak

Azken Twittak