OUT IN THE LINE UP PREMIERE

Aurtengo edizioan proiektatzeko irrikaz gauden filmetako bat da hau, surfaren saltsan baztertua egon den gai bati buruzko dokumentala: Out in the line up.

Orain dela urte batzuk, surf giroko homosexualen komunitateak ez zeukan elkarrekin komunikatu eta esperientziak elkarbanatzeko plataforma edo modu kolektiborik. Gabezia horren jakitun, Thomas Castetsek gaysurfers.net sortu eta munduan barrena bidaia bat hasi zuen 2010.urtean, surf kulturako jende ezberdina ezagutu eta harremanak indartzeko asmoz. Hortik sortu zen Out in the line up dokumentala ekoizteko ideia. Dagoeneko filma EEUU eta Australiako jaialdietan barrena ibili da, eta pelikula onenaren sari bat eta publikoaren beste bat jaso ditu.

Aurtengo edizioan proiektatzeko irrikaz gauden filmetako bat da hau, surflarion artean ezkutuan egondako gai bat jorratzen baitu: tabutzat hartu den homosexualitatearen gaia. Out in the line up Surfilmfestibal 12-an estreinatuko da Europan, eta talde teknikoa osatzen duten kideetako batzuk gurekin izango ditugu: Thomas Castets (ekoizlea), Bruno Amaral (argazki zuzendaria) eta Franco Vargas (surflari ekuatoriar protagonista).

Elkarrizketa Thomas Castets

 

Laburpena:

Bi surflari gayk bidaia bat hasten dute munduan barrena, surfean tabu izan den homosexualitatearen gaia argitara emateko. Itzalpetik ateratzeko prestatzen ari den komunitate bateko kide dira orain, eta onartuak sentiaraziko dituen surfeko kultura irekiagoa sortzeko irrika bizia dute.

 

Director: Ian Thomson
Productor: Thomas Castets
Coproductor: James Cogswell
Productor asociado: Don Reddin, Ian Thomson
Editor: Campbell Wilson
Música: Glen Walsh, Cinematic Orchestra, Alekesam, Ian Masterson, Current Swell, Charles Webster…
Casting: David Wakefield, Thomas Castets, Cori Schumacher, Robbins Thomson, Barton Lynch, Keala Kennelly, Barney Frank...

Argitaratze data: 2014 Maiatza 16

Twitter Facebook MySpace

Surfilm festibal Donostia Kultura Donostiako Udala Donostia-San Sebastián 2016 Patagonia El Diario Vasco Aquarium Movimiento Sísmico Gipuzkoa Kirolak Surfing Euskadi Donostia Sustapena | Fomento San Sebastián SurfCityDonostia Magicseaweed.com Stab 3sesenta magazine Surf Europe Vice Magazine Staf Magazine Mar Gruesa Gaztea EITB
Surfilmfestibal

Surfilmfestibal. Donostia - San Sebastián. Surf, Musika, Arte eta Ingurugiro Zinemaldia.

© Surfilmfestibal 2024
Donostia - San Sebastián

Arriaka was here!

Harpidetu zaitez

Luzatu zure eposta eta Surfilmfestibalaren berri izan

Harrapatu Olatua!

Zerbitzuak

Aurreko edizioak

Azken Twittak