7 EGUN BARRU AMAITUKO DA FILMAK BIDALTZEKO EPEA

Apirilaren 15ean amaituko da Surfilmfestibal 12rako lanak aurkezteko epea. Halako batean, itsasoa baretu dela aprobetxatuz, hautaketa lan zailekin hasiko gara.

Udazken eta neguko hilabete ederrez gozatu dugu. Surflarion hizketaldi errepikakorretan urteetan gogoratuko diren itsasaldi izugarriek, gogor kolpatu dute kostaldea; tartean espigoi, zubi eta portuak txikitu dituzten urakanek ere bisitatu gaituzte. Mullaghmore, Belharra, Agiti, Nazaré eta beste hainbat surferako lekutan izandako saio epikoek Europako olatu handietako surfa bultzatzeko balio izan dute.

Programazioa ezkutuan gordeta dugu oraindik, baina datak apuntatzeko moduan zarete. Surfilmfestibal 12 ekainaren 5etik 8ra izango da: ostegunean Olatu Garbiak, ostiraletik igandera filmak Antzoki Zaharrean eta ostiral eta larunbatean Festibaila: kontzertu eta amaierarik gabeko parrandak!

Eman ezin dugun data bat ere badugu: Invasion. The right point break: Safi filmaren estreinaldi mundiala. Bi itsas-demonio gaueko misio sekretuan… Axi Muniain eta Jerome Sahyoun.

Ohiko hedabide leialez gain Surf Europe, Vice, 3sesenta, Mar Gruesa, Stab eta Staf aurten sareko adiskide berria dugu Magicseaweed itsas-parteen webgune fidagarria. 

Eskerrak eman ere Donostia Kulturako Zinema Unitateari eta Gipuzkoako Foru Aldundiari, euren babesagatik.  

Argitaratze data: 2014 Apirila 8

Twitter Facebook MySpace

Surfilm festibal Donostia Kultura Donostiako Udala Donostia-San Sebastián 2016 Patagonia El Diario Vasco Aquarium Movimiento Sísmico Gipuzkoa Kirolak Surfing Euskadi Donostia Sustapena | Fomento San Sebastián SurfCityDonostia Magicseaweed.com Stab 3sesenta magazine Surf Europe Vice Magazine Staf Magazine Mar Gruesa Gaztea EITB
Surfilmfestibal

Surfilmfestibal. Donostia - San Sebastián. Surf, Musika, Arte eta Ingurugiro Zinemaldia.

© Surfilmfestibal 2024
Donostia - San Sebastián

Arriaka was here!

Harpidetu zaitez

Luzatu zure eposta eta Surfilmfestibalaren berri izan

Harrapatu Olatua!

Zerbitzuak

Aurreko edizioak

Azken Twittak