Surfilmfestibal 12 arauak Donostia-San Sebastian. Ekaina 2014
ARAUAK
Filmen hautaketa prozesuan parte hartzeko, honako baldintza hauek bete beharko dituzte film luze zein laburrek:
~ 2013ko urtarrilaren ondoren egindakoak izan behar dira.
~ Filmaren gaia surfari lotuta egon behar da.
~ Film luzeek 20 minututik gorako iraupena izango dute eta, film laburrek, berriz, gehienez 20 minutukoa.
~ Aurretiaz ikusteko entregatzen diren DVD kopiak jaialdiaren artxibategian gordeko dira.
Nola bidal daitezke lanak?
1. Movibeta. www.festival.movibeta.com
Ezinbestekoa da Movibetan emaila emanez erregistratzea eta, behin erregistratuta, berehala jasoko dituzu zure edukiak segurtasunez kargatzeko jarraibideak (jaialdian izen-emate baten prezioa, 4,84 euro). Movibeta web baliabide bat da eta zerbitzari pribatu bateko espazioa erabiltzen du posta-bidalketa tradizionala ordezkatzeko. Fitxategiak Movibetaren zerbitzari pribatuan gordeko dira Surfilmfestibalek kontratatutako epean.
2. On line:
a. Filmak kopia ezkutuan: linka eta pasahitza bidali honako helbidera: films@surfilmfestibal.com
b. Izen-emate fitxa beteta bidali films@surfilmfestibal.com helbideetara
3. Kopia fisikoa:
a. Filma: Aurretiazko aukeraketa egiteko, DVD, Pendrive o disko gogorrean kopiak bidali gutun-azal batean:
Surfilmfestibal 11. Donostia Kultura. Erregina Erregeordearen kalea, 8 – 20003 Donostia.
Tel.: +34 943 481 157
b. Izen-emate fitxa beteta bidali films@surfilmfestibal.com helbideetara
*** Surfilmfestibalean parte hartzeko, halaber, beharrezkoa da films@surfilmfestibal.com helbidera gutxienez 4 argazki bidaltzea argitalpen, egitarau eta filmaren eta jaialdiaren sustapenaren osagarri gisa.
BALDINTZAK
~ The Surf Film Contest lehiaketarako hautaketan lehentasuna izango dute estreinaldiek (mundukoa, Europakoa zein Espainiakoa izan).
~ Aurkeztutako kopiak aurretiazko hautaketan sartu daitezen, kopia fisikoak beranduenez 2014ko apirilaren 1eko 00:00etan iritsi beharko dira jaialdiaren bulegoetara. On line igorritako kopiak, berriz, films@surfilmfestibal.com posta elektronikora igorri beharko dira, beranduenez 2014ko apirilaren 15eko 00:00etan. Inskripzioa egiteko formularioa ere, beranduenez 2014ko apirilaren 15eko 00:00etan iritsi beharko da.
ERABILERA
~ Batzorde batek erabakiko ditu finalera iritsiko diren lanak. Hautatua izan edo ez izanda ere, zurekin harremanetan jarriko gara erabakiaren berri emateko.
~ Jaialdiaren egitarau osoa 2014ko ekainean jakinaraziko da
~ Filmen kopiak idatziz espresuki eskatuz gero itzuliko dira (films@surfilmfestibal.com), igorri beharreko helbidea, itzultzeko data eta hartzailearen harremanetarako datuak zehaztuta (banatzaileak, produktoreak, beste jaialdi batzuk, etab...).
Deskarga ezazu izen emate inprimakia hemen
Argitaratze data: 2014 Otsaila 12
Surfilmfestibal. Donostia - San Sebastián. Surf, Musika, Arte eta Ingurugiro Zinemaldia.
© Surfilmfestibal 2024
Donostia - San Sebastián