Albisteak gaika: Danak , FILMAK , OLATU GARBIAK , ARTEA , FESTIBAILA , EMANALDI BEREZIAk , OTRAS NOTICIAS , FESTIBAL-eko GAUZA GEHIAGO

HOMELAND JADA ONLINE www.Korduroy.tv-n

“Homeland”, euskal kultura eta hizkuntzari buruzko euskarazko dokumentala, Cyrus Sutton ek zuzenduta eta Exepare Euskal Institutuak sustatua

Homeland”, euskal kultura eta hizkuntzari buruzko euskarazko dokumentala, Etxepare Euskal Institutuak eta Surfilmfestibal zinemaldiak sustatu eta Cyrus Sutton ospetsuak zuzendu duena,  Korduroy.tvn ikus dezakezue jada. Atzo Erresemuma batuan eman zuten, hain zuzen ere London Surf Film Festival zinemaldian.
 

Donostiako Surfilmfestibal,zinemaldiak eman zuen lehen aldiz Homeland dokumentala; geroztik Estatu Batuetako eta Europako kostaldeak bisitatu ditu Compassing Tour programazioaren barruan, Cyrus Suttonen ekoizpen berrienekin batera; Sutton Korduroy.tv plataforma independentearen sortzailea da, munduko garrantzitsuen eta esanguratsuenetako bat. Orain arte 2.000 lagun baino gehiagok gozatu dute Homeland lanak gure herrialdearen, kulturaren eta olatuen barrena proposatzen duen bidaia, euskaraz egindakoa. Honako txokotan eman dute, besteak beste: Sopela, Zarautz, Anglet, Hossegor, Encitinas hiriko La Paloma Antzokia (Kalifornia), Newport Beach (Orange, Kalifornia) eta New York.


Europara bueltan, igandean London Surf Film Festival jaialdian eman zuten Homeland. Zinemaldiaren hirugarren urtea da hau eta azaroan 1ean hasi zen Riverside Studios kultur gune ezagunean. Dokumentala orain Korduroy,tv plataforman, Etxepare Euskal Institutuko eta Surfilmfestibal zinemaldiko web orritan eskegiko dugu.
Pantalla handian hurrengo geltokia Brusela izango da, euskal kultura protagonista izango duen “Fenêtre Ouverte dans le Pays Basque” programaren baitan. Etxepare Euskal Institutua eta Jeunesses Musicales Wallonie-Bruxelles Federazioak antolatu dute jaialdia, Euskararen Eguna dela eta (abenduaren 3an).


Homeland 11 minutuko ibilbidea da natura, gastronomia, tradizioa, abangoardiako artea, itxasoa.. eta pasa den neguko Mundakako egunik onena. 15 egunetan grabatu zuen Cyrus Suttonek, euskal kostaldean, Biarritz eta Bilbao bitartean. Dokumentalak gure lurraldea, gure jendea eta surfaren bitartez itxasorekin duen harremana islatzen du, euskaraz. Bidai hartan Basque Holiday lana ere burutu zuen Suttonek: 3 minutu irauten duen laburmetraia da, egun horretan Cyrus bera eta Ryan Burch surflariek euskal olatuen gainean emandako onene jasotzen duena.

Homeland eta Basque Holiday zuzendari kaliforniarrak iazko abenduaren 3ko Euskararen Nazioarteko Eguna ospatzeko eta Etxepare Euskal Institutuaren babesarekin sortutako lanak dira, euskaldunon eta surfaren harremanak trukearen, modernitatearen eta joan eta etorriko ikurra izateaz gain, gure hizkuntza eta kultura hedatzeko bide berri bat zabaltzen duela erakusten dutenak.
 

 

Argitaratze data: 2013 Urria 31

Twitter Facebook MySpace

ERAKUSKETA SUSAETA-REINDHART-DECOSTER MONTES+MUGICA

Maiatzak 31 tik, Ekainak 28raino

PROGRAMAZIOA OSTIRALA 07.06

Filma emanaldia hasten dira, baita Festibaila ere, aurten musika doan!

Surfilmfestibal 11 EPAIMAHAIA

EPAIMAHAIA, SARI MAILAK, FILMEN SELEKZIOA

LOMOGRAPHY

Sagüeseko Surf Kultur Azokan

SERENDIPITY, MUNDU MAILAKO ESTREINALDIA

Ekainaren 28an, Sagüesen KUTXABANK GAUA

KUTXABANK & PATAGONIA GAUAK + SURF AZOKA

Sagues, Ekainaren 28, 29 eta 30.

LARUNBATA ETA IGANDEA, MUSIKA ETA FILMAK

Surf filmak Antzoki Zaharrean, eta igandean: skate

Surfilm festibal Donostia Kultura Donostiako Udala Donostia-San Sebastián 2016 Patagonia Kutxa Kutxabank Gaztea EITB XSories Aquarium Movimiento Sísmico Gipuzkoa Kirolak 3sesenta magazine El Diario Vasco Stab Surfer's Path Surf Europe Vice Magazine Staf Magazine BEACHBROTHER Mar Gruesa
Surfilmfestibal

Surfilmfestibal. Donostia - San Sebastián. Surf, Musika, Arte eta Ingurugiro Zinemaldia.

© Surfilmfestibal 2024
Donostia - San Sebastián

Arriaka was here!

Harpidetu zaitez

Luzatu zure eposta eta Surfilmfestibalaren berri izan

Harrapatu Olatua!

Zerbitzuak

Aurreko edizioak

Azken Twittak