Albisteak gaika: Danak , FILMAK , OLATU GARBIAK , ARTEA , FESTIBAILA , EMANALDI BEREZIAk , OTRAS NOTICIAS , FESTIBAL-eko GAUZA GEHIAGO
Filmak eta musika Pasaiako gure spot liluragarrian!
Ondartxo magia hutsa da. Gune horretan sartzen den pertsona orok zirrara berezia nabarituko du 50eko hamarkadako ontziola zahar honetan dagoen proiektu zoragarria ezagutzerakoan. Euskaldunek mendeetan barrena itsasoarekin izandako harremana arnastu daiteke txoko honetan; eskuz egindako lana.
Luxuzko programazioa antolatu dugu egun horretarako!
Mikal Cronin Laguna Beacheko surflariaren kontzertua; MCII lan berria aurkeztuko du. San Frantziskoko underground-etik ateratako garage musika, hirurogeiko hamarkadako pop musika eta gitarra ugari. Bi geldialdi besterik ez: Madril eta Pasaia!
Zinemari dagokionez, Pacific Vibrations filmaren kopia zaharberritua emateko ohore izugarria dugu. John Seversonen film mitiko honek 70eko hamarkadako garai magikoaz dihardu, eta baita psikodelia musikalaren eta surf munduaren arteko harremanaz ere. Besteak beste, Rick Griffin agertzen da filmean eskola-autobus bat margotzen, Santa Barbarako Gaviotako The Ranch mitikoari egindako bisitan.
Kontzertua eta filmaren artean Silver DJ-en musika eta, noski, janari goxoa.
Ondartxo
Surflariak garen heinean, egurrezko nabeak eraikitzeko erabilitako teknologia estimatzen dugu, surf taulak lantzeko artearekin egiten dugun bezalaxe. Tradizioaren eta modernitatearen, Albaola eta Surfilmfestibalaren, arteko elkartze ezin hobea da, ezbairik gabe, itsas munduaren erreferentzia den leku hau jendeari irekitzeko.
Ondartxo eta Albaola elkartea Nao San Juanaren erreplika zehatza eraikitzeko proiektu handian murgilduko dira uda honetan. Nao San Juan baleontzia 1565ean Red Bayen hondoratu zen eta bi urte lehenago eraiki zen Pasaiako badian. Erronka hau Donostia2016 ekimenaren baitan kokatzen da, eta euskal arrantzaleek XVI. mendean Ternuara egindako bidaiak gogoratzea du xede.
Informazioa
Sarrerak: 18 € lehiatilan. Aldez aurreko salmenta http://www.kutxasarrerak.net webgunean. Kontsumizio bat barne.
Ateen irekiera: 20:00etan (02:00ak arte)
Lekua: Ondartxo ontziola, Albaola elkartea. Ondartxo pasealekua, 1. 20110 Pasaia-San Pedro (Gipuzkoa)
Garraioa: Garraiobide publikoa erabiltzea gomendatzen dugu. Kotxez bazatoz Ámbito portuario kalean utzi beharko duzu, Ondartxotik 10 minututara oinez. Ontziolara kotxez iristea ezinezkoa da.
Gau horretan herriko jaiak ospatzen dira Pasai Donibanen. Horregatik, ItxasZerbik bere ordutegia zabaltzen du 02:30ak arte (0,70€).
Eskerrak gure babesleei:
Patagonia www.patagoniasurfeurope.com
Kutxa Bank www.kutxabank.es
Xsories.com www.xsories.com
Aquarium Donostia-San Sebastián www.aquariumss.com
Argitaratze data: 2013 Ekaina 1
Mikal Cronin Ondartxon-Surfilmfestibal 11
Surfilmfestibal. Donostia - San Sebastián. Surf, Musika, Arte eta Ingurugiro Zinemaldia.
© Surfilmfestibal 2024
Donostia - San Sebastián