SURFILMFESTIBAL 11: PROGRAMAZIO AURRERAPENA

Iristear da Surfilmfestibal jaialdia; jarraian SOILIK edizio berri honen PROGRAMAZIO AURRERAPENA jakinaraziko dizuegu.

Zinema programazio osoa datorren maiatzaren 31n iragarriko dugu! Baina gogoan hartu data hauek:

OLATU GARBIAK. Aquarium. 06.05-06
Ingurumenari buruzko programazioa.

ANTZOKI ZAHARRA. 06.07-09
Munduko eta bertako ekoizpen onenak, eta estreinaldi handiak.

SURFILMFESTIBAILA. Gazteszena. 06.07.
Rockerrak VS Surflariak VS Modernoak

SURFA, IKARA ETA ZIENTZIA-FIKZIOA Guardetxea, maiatzak 15, 19:30ean
Surfilmfestibal 11 abian jartzeko, baldarkeria berria eta dibertigarria izango da Guardetxean, jaialdiaren leku kutunetako batean. Beldurrezko filmekin batera, azken orduko ezusteko gisa, Jack Colemanen SECRET SOUND UNDERGROUND azken filmaren estreinaldi europarra iragarri nahi dizuegu! Programazioa


Surfilm PRO: surfari buruzko zinema eta surfari buruzko argazkilaritza lantzeko tailerrak.
Surfilmfestibalaren fase berri honetan, gure alorreko profesionalek emandako hezkuntzaren aldeko apustua egin dugu, euren esperientziaren berri eman eta etorkizuneko artista profesionalak trebatu ditzaten.

Extended Vision
Surfaren inguruko film laburren tailerra: ideia garatzetik, filmatu eta editatzeraino. Centa eskolak emandako ikastaro trinkoa, Juan Aizpitarteren ikasgai magistralarekin. Informazio gehiago eta izen-emateak.

Surf Foto: Surfari buruzko argazkilaritza tailerrak
Surfari aplikatutako argazkilaritza digital eta analogikoa lantzen dituen tailerra; Pacotwo eta Roke gure kostaldeko bi argazkilari aktiboenek emango dute. Doakoa eta guztientzako irekia, ez da aurretiazko esperientziarik behar. Info eta izen-emateak

ARTEA. Erakusketa Montes+Mugica NarrikaUno dendan eta NoColor galerian!Bi erakusketa izango dira Donostiako NoColor Galerian eta Montes+Mugica NarrikaUno dendan, eta itsasotik sortutako artearen ordezkari diren lau emakumezko sendoren obrak erakusgai jarriko dira: Inés Susaeta, Valentine Reinhardt, Pandora Decoster eta Daniela Garreton. .

REINHARDT, SUSAETA, DECOSTER. Montes+Mugica Narrika 1 kalean. 05.31-06.28.
3 emakume artista eta surflarien bigarren belaunaldia: Valentine Reinhardt, Christophe Reinhardt Getariako (Lapurdi) surflari handiaren alaba; Inés Susaeta, Jon Susaeta Mundakan hodi bikainak egin zituen bertako lehen surflarietako baten alaba; eta Pandora Decoster, Decoster familiako kidea, Gerard MIACS eta Biarritzeko Hangar surf denda mitikoaren bultzatzailea izan zen.

Haien arteak itsasoa, iodoa, harkaitzak ditu iturri. Valentinen paisaia surrealistetan, lausotu egiten da itsasoaren, zeruaren eta lurraren arteko muga; Inésen harribitxi ikaragarriak mundu osoko spoten harkaitz, koral eta itsasoko faunatik sortzen dira; eta Pandoraren filmak gozoak, onirikoak, espazialak dira.
Proposamen izugarria gune magiko batean, NarrikaUno dendan; dendak, halaber, ondare artistiko zabala du eta familiaren hirugarren belaunaldia arduratzen da hori aldarrikatzeaz, gaur egungo artistak programatuz. Informazioa eta datak

DANIELA GARRETON NoColor galerian. 05.29-06.28
Egun Donostian bizi arren, Daniela Txilen hasi zituen margolari lanak, 4.000 kilometroko kostaldea duen herrialdean, eta, horrenbestez, itsasoa berehala pasio bilakatu zitzaion. Bere lanak ozeanoarekiko sentitzen duen errespetu eta maitasun izugarria islatzen du, marra zehatz eta biziaren bidez. Informazioa eta datak


INTERSEXXYON 2. Deadline 05.29
Bertako aparteko guztiei zabalik dagoen lehiaketa. Bidal iezaguzu zure film mega laburra, MINUTU 1ean konprimituta, maiatzaren 29a baino lehen. Bueltaxka, jaitsiera, hoditzar onenak, adrenalina huts eta leherkorra 60 segundotan bilduta! Gehiago hemen.

SANTA CLARA ISLAND.08.06. DATA BERRIA!!!
Ezagutzen al duzu irlan bizi den sugandila iberiarra? Zatoz gure karabanara eta ezagutu ezazu! Hartu zure SUP taula (edo alokatu C4SupCenter-en), txorizo ogitartekoa eta edaria, eta zatoz arraunean irlara. Elkarrekin egingo dugu piknik autoeramangarria (norberak berea eramango du), eta altxorraren bila ere ariko gara. Altxorra Patagoniaren eskaintza da. Itsasontziz ere hurbil zaitezke. Info eta izen-emateak.

KUTXA GAUA & PATAGONIA GAUA. Saguesko zelaigunean, ekainaren 28, 29 eta 30ean.
Bi egunez aire zabaleko jarduerak izango dira Saguesen, hiriko bertako surfaren epizentroan, auzoko ohiko jaien antzera. Betty the Shark, Lee an Curren band, eta Frank-en kontzertuak ilunabarrean, dj-ak, film bikainak eta azoka kulturala!

Surfaren inguruan sortzen diren artista eta sortzaile berriak aldarrikatu nahi ditugu, eta, horretarako, azoka kulturala bi egunez egongo da, erakusketa eta salmentarako 20 posturekin. Guk lekua utziko dizugu eta zuk jarri txiringitoa! Ekainaren 10a baino lehen izena eman ezazu.


ONDARTXO. Pasaia 07.30 Musika + izenburu mitiko baten emanaldia!
Ondartxo magia hutsa da. Gune horretan sartzen den pertsona orok zirrara berezia nabarituko du 50eko hamarkadako ontziola zahar honetan dagoen proiektu zoragarria ezagutzerakoan. Bertako kideei esker, Euskal Herrian itsas eraikuntzaren ondare ikaragarri hau buru-belarri berreskuratzeari eskainitako gune bizia da.
Luxuzko programazioa: Mikal Cronin-en, Laguna Beacheko surflariaren, kontzertua, eta Pacific Vibrations film zaharberrituaren kopia baten emanaldia, lehen aldiz Europan. John Seversonen film mitikoa 70eko hamarkada magikoaz eta psikodelia musikalaren eta surf ikuskizunaren arteko harremanaz mintzo da. Azkenez, Dj gaua: Ayo Silver

Surflariak garen heinean, egurrezko nabeak eraikitzeko erabilitako teknologia estimatzen dugu, surf taulak lantzeko artearekin egiten dugun bezalaxe. Tradizioaren eta modernotasunaren, Albaola eta Surfilmfestibalaren, arteko elkartze ezin hobea da, ezbairik gabe, itsas munduaren erreferentzia den leku hau jendeari irekitzeko.

Sarrera salmenta

ADVENTURE No 11 STARRING KEPA ACERO
Bidaiatzea berraurkitzea da, berdin dio non, eta horixe egin dute Kepa Acerok eta Surfilmfestibalek “Adventure No 11” azken erokerian. Aurten jaialdiaren baldarkeriak egingo diren leku mitikoak aldarrikatzeko mockumentary bat da. Gisa honetan gatoz aurten, txano gorriak jantzita! Gehiaho MarGruesa

 


Eskerrak gure babesleei:
Patagonia www.patagoniasurfeurope.com
Kutxa Bank  www.kutxabank.es
Xsories.com  www.xsories.com
Aquarium Donostia-San Sebastián  www.aquariumss.com
 

Argitaratze data: 2013 Maiatza 16

Twitter Facebook MySpace

Surfilm festibal Donostia Kultura Donostiako Udala Donostia-San Sebastián 2016 Patagonia Kutxa Kutxabank Gaztea EITB XSories Aquarium Movimiento Sísmico Gipuzkoa Kirolak 3sesenta magazine El Diario Vasco Stab Surfer's Path Surf Europe Vice Magazine Staf Magazine BEACHBROTHER Mar Gruesa
Surfilmfestibal

Surfilmfestibal. Donostia - San Sebastián. Surf, Musika, Arte eta Ingurugiro Zinemaldia.

© Surfilmfestibal 2019
Donostia - San Sebastián

Arriaka was here!

Harpidetu zaitez

Luzatu zure eposta eta Surfilmfestibalaren berri izan

Harrapatu Olatua!

Zerbitzuak

Aurreko edizioak

Azken Twittak