Bidali zure filma THE SURFILM CONTEST era ORAIN!

Zure lanak bidaltzeko behar dezun info guztia. Tira ba, APIRILALEN 1ªan amaitzen da epea!

Egun batzu baino ez dira geratzen epea agortzeko. Bete inprimakia eta PARTE HARTU ORAIN

HEMEN sakatu baldintzak ikusteko.

Kaixo zuzendari maiteak!

Surfilmfestibal 11 urbiltzen ari da, 2013 ekainan.

Mundu osoko egileen lan garrantzitsuak jasotzen ari gara, eta baita bertako proiekturik onenak ere; horiek guztiek, aurtengoan ere, surfaren inguruko ekoizpenaren maila sendoa dela adierazten dute eta guztien berri izango dugu Donostian ekainean.

2003an bidea abiatu genuenetik, surfaren inguruko zinemarik onenarekin lan egin dugu 11 urte zoragarri hauetan, eta gure kulturaren artista originalenetako batzuk ezagutu ditugu. Alby Falzon eta George Greenoughetik hasi, eta Andrew Kidman, Patrick Trefz, Taylor Steele, Jack McCoy, Kai Neville, Cyrus Sutton eta Jack Colemaneraino iritsiz. Surfaren inguruko zinemagile onenak izan ditugu alboan bidaia honetan, eta, horrek, gure jaialdia bitxikeria gisa indartzea ekarri du, eta munduko surf independentearen kulturarik onena laguntzen duen ekitaldi original eta bakanetarikoan bilakatu gaitu.


Lanik onenak ditugula jarraitu nahi dugu lanean. Kamera eta edizio-mahaien atzean eskema guztiak apurtzen dituen talentu berria ezagutzen jarraitu nahi dugu, eta talentu hori gure publikoari erabateko estreinaldi gisa aurkeztu. Eta film horiek ezagutzera eman nahi ditugu, eta mundu osoan barrena sustatu, aurrerago formatu tradizionaletan edo, gero eta gehiago, banaketa digitaleko formatu berrietan komertzialki estreina daitezen.

Apirilaren 1etik aurrera film guztiak ikusten hasiko gara eta, behin aukeraketa eginda, Surfilmfestibal 11n erakutsi daitezen hautatutako filmen egileekin harremanetan jarriko da jaialdiaren antolakuntza.


BIDALI ZURE LAN BERRIAK!!


Konektatzen Facebook.com/surfilmfestibal y Twitter.com/surfilmfestibal

 

 


 

Argitaratze data: 2013 Otsaila 19

Twitter Facebook MySpace

Surfilm festibal Donostia Kultura Donostiako Udala Donostia-San Sebastián 2016 Patagonia Kutxa Kutxabank Gaztea EITB XSories Aquarium Movimiento Sísmico Gipuzkoa Kirolak 3sesenta magazine El Diario Vasco Stab Surfer's Path Surf Europe Vice Magazine Staf Magazine BEACHBROTHER Mar Gruesa
Surfilmfestibal

Surfilmfestibal. Donostia - San Sebastián. Surf, Musika, Arte eta Ingurugiro Zinemaldia.

© Surfilmfestibal 2024
Donostia - San Sebastián

Arriaka was here!

Harpidetu zaitez

Luzatu zure eposta eta Surfilmfestibalaren berri izan

Harrapatu Olatua!

Zerbitzuak

Aurreko edizioak

Azken Twittak