NORDFOR SOLA & SZÖRFFILM -22h-
SEPTEMBER SESSIONS bigarren ostegunerako, Surfilmfestibalek Ipar eta Mendebalde Europako olatuak et asurf kulturan sakontzen du, betiko surf filmekin ezer ikusirik ez duten film bi hauekin:
irailak 12 22:00
Szörffilm
Peiman Lotfi, Karoly Spah. Hungaria. 2012. 50 min
Surfaren bitartez askatasuna aurkitu eta euren patuaz ihes egin nahi duten Europa ekialdeko hiru gazteren istorioa da. Umore handiarekin dokumentalak beraien abenturak kontatzen ditu: olatu perfektuen bila dabiltza; bai Budapesten, olatuak dituzten igerilekuetan, bai Irlanda edo Indonesiako kostaldean.
Nordfor Sola / North of the Sun
Inge Wegge, Jørn Nyseth Ranum. Norvegia. 2012. 46 min
Negu gorriko bederatzi hilabete igarotzen dituzte Ige eta Jørn Norvegiar ipar kostako uharte batean dagoen badia urrun batean. Hondakinen artean aurkitutako materialekin egindako etxola batean bizi dira iraungipen-dataz kanpoko janariez elikatuz. Ordea, bi gauza garrantzitsu ekarri dituzte: euren taulak. Badiak egundoko sekretua ezkutatzen du: munduko olaturik hoberenak.
irailak 19 22:00
USTEKABEKO FILMA
Sarrerak 6€ Erosi orain!
Argitaratze data: 2013 Abuztua 25
Surfilmfestibal. Donostia - San Sebastián. Surf, Musika, Arte eta Ingurugiro Zinemaldia.
© Surfilmfestibal 2024
Donostia - San Sebastián