Ostirala, Abuztuak 8, 20h30, Modelo Zinea
“HOME COMING” FILMEAREN MUNDU MAILAKO ESTREINUA, ZARAUZKO SURFILMFESTIBALEAN
Surfilmbestibal 11-ren eskutik, Home Coming izeneko filma estreinatuko da ostiral honetan, abuztuak 9, Zarauzko Modelo zineman. Debolex euskal ekoizpen-etxeak garatutako zinta, “SURFING EUSKADI BASQUE COUNTRY” bitartez ezagutzen dugun Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun Saila ekoiztua izan da.
Home Coming, Nathan Oldfield zuzendari australiarra eta bere familiaren bidaia kontatzen du Euskal Herrira; bere arbasoen lurraldera alegia. Hemen, The Heart&the Sea, bere film propioaren zati bat filmatuko duelarik. Behin, Euskadin, Nathanek, leku bereziak eta olatuez gain, surfaz haratago doan komunitate baten parte izatearen sentsazioa aurkitzen du. Hainbat pertsona, surflariak eta lagunak ezagutuko ditu hemen; beti ere, haietako bat sentituko delarik. Izan ere, etxera bueltako bidaia da hau.
Filmaren asmoa, -Basquetour izeneko Euskal Turismo Agentziaren laguntzapean-, historia zoragarri baten bitartez, Euskal Kostaldeko olatu eta leku ederrenak erakustea da; baita, gure ohiturak eta mitologia azaltzea ere, batez ere, herritarretan, olatuetan eta paisaietan oinarrituz. Home Coming, Zarautzen estreinatuko da, Europako surfaren jaioterri nagusietako batean alegia. Geroago, ideia, munduko film jaialdi nagusietara jotzea da: New York, Londres, Bartzelona edota Sidney; baita, bidaia eta kirola ardatz nagusi duten telebista kateetara zabaltzea ere.
Estreinaldia, Surfilmfestibal 11.aren baitan jazoko da, munduko Surf Zinemaldi garrantzitsuenean alegia. Abuztuak 8 eta 9an izango dugu jaialdia Zarauzko Modelo Zineman. Ostegunean, abuztuak 8, SLOW DANCE europarraren premierra izango dugularik, sesio bikoitzan eta bere zuzendari eta pertsonaia nagusiaren eskutik: Dane Reynolds eta Craig Anderson berton izango dira. Ostiralean, abuztuak 9, azken hilabeteetako TOKIAN TOKIKO ekoizpen garrantzitsuenen lekuko izango gara.
HOME COMING FILMAREN MUNDU MAILAKO ESTREINALDIA
Ostirala, abuztuak 9
20.30 Lekua: Modelo Zinema, K/ Zigordia 2. Zarautz
Sarrera: 5€
Aurretiazko sarrerak: www.kutxasarrerak.net
HOME COMING
Iraupena: 50 min
Hizkuntza: ingelesa (azpitituluak euskaraz)
SURFING EUSKADI BASQUE COUNTRY-ri BURUZ
Surfing Euskadi, itsasoan surf bezalako ekintza aktiboak praktikatzeko asmoz, euskal kostaldera datozen pertsonei zuzendutako produktu turistikoa da. Espazio turistiko eta aisialdi bereiztutako eszenatoki hau garatzea eta surferako baldintza onenak batzea du helburu. Horrela, segurtasuna, erosotasuna, profesionaltasuna eta osasuna bermatzea du ardatz nagusitzat. Horrela, surfaren inguruan batzen diren diren entitate publiko eta pribatuek eskeintzen duten eskaintza zabala eta profesionala jasotzen da Surfing Euskadi produktuan.
Argitaratze data: 2013 Abuztua 7
Surfilmfestibal. Donostia - San Sebastián. Surf, Musika, Arte eta Ingurugiro Zinemaldia.
© Surfilmfestibal 2024
Donostia - San Sebastián