ERAKUSKETA SUSAETA-REINDHART-DECOSTER MONTES+MUGICA

Maiatzak 31 tik, Ekainak 28raino

 Montes+Mugica dendan, maiatzaren 31tik aurrera, hiru proposamen artistiko, femenino eta surflari sendok bat egingo dute Donostiako Parte Zaharreko gune paregabe honetan izan ohi diren pijama-patroi eta altzari industrialekin.

Ines Susaeta, Jon Susaetaren alaba da; Susaeta Mundakan surfean hasi zen bertako lehen surflarietako bat izan zen, eta harri, maskor eta hondartzan arreta ematen zion edozeren bildumak egin ditu beti. Beste edonork tiraderan gordeta izango lituzke; Inések, ordea, bitxiak egitea erabaki zuen. Eta ekainaren 5 eta 8 bitartean erakusketagune honetan lanean ikusteko aukera izango duzu. Bere sorkuntzek itsasoa eta natura dituzte oinarri, eta objektu horiek bestelako material nobleekin konbinatzen ditu, bitxigintza berezia, freskoa eta erabat desberdina sortuz.

Valentine Reinhardt, Christophe Reinhardt Getariako (Lapurdi) surflari handiaren alaba, argazkilaria, ilustratzailea eta artista plastikoa da. Arlo digitalaren olatuetan energia handiz egiten du surfean, eta bere obra hautatuen bidez, gure gizartearen eta planetaren etorkizunaren bilakaeraz hausnarketa egiten du. Naturak jasandako eraldaketen inguruan interes berezia du eta, horren eraginez, poesiaz eta umorez zein fantasia ukitu batez betetako lana sortu du.

Erakusketaren hirugarren protagonista Pandora Decoster da, Decoster familiako kidea; familia MIACS eta Biarritzeko Hangar surf denda mitikoaren bultzatzailea izan zen. Errealizadore eta longboarder gazte honek surfa eta artea bateratzen ditu bere bideoetan, eta taula gainean erakutsitako estilo berezi eta trebea darabil bere lanean ere. Bere filmak gozoak, onirikoak, espazialak dira. Plazera da olatuen eta amets-irudien unibertso irrealean murgiltzea; ihes egite hutsa.

 

Eskerrak gure babesleei:
Patagonia www.patagoniasurfeurope.com
Kutxa Bank  www.kutxabank.es
Xsories.com  www.xsories.com
Aquarium Donostia-San Sebastián  www.aquariumss.com

 

 

 

 

Argitaratze data: 2013 Ekaina 1

Twitter Facebook MySpace

Surfilm festibal Donostia Kultura Donostiako Udala Donostia-San Sebastián 2016 Patagonia Kutxa Kutxabank Gaztea EITB XSories Aquarium Movimiento Sísmico Gipuzkoa Kirolak 3sesenta magazine El Diario Vasco Stab Surfer's Path Surf Europe Vice Magazine Staf Magazine BEACHBROTHER Mar Gruesa
Surfilmfestibal

Surfilmfestibal. Donostia - San Sebastián. Surf, Musika, Arte eta Ingurugiro Zinemaldia.

© Surfilmfestibal 2024
Donostia - San Sebastián

Arriaka was here!

Harpidetu zaitez

Luzatu zure eposta eta Surfilmfestibalaren berri izan

Harrapatu Olatua!

Zerbitzuak

Aurreko edizioak

Azken Twittak