Daniela Garretonen erakusketa inauguratuko dugu maiatzaren 29an NoColor Galerian.
Egun Donostian bizi arren, Danielak Txilen hasi zituen margolari lanak, 4.000 kilometroko kostaldea duen herrialdean, eta, horrenbestez, itsasoa berehala pasio bilakatu zitzaion. Bere lanak ozeanoarekiko sentitzen duen errespetu eta maitasun izugarria islatzen du, askotariko teknikak eta marra zehatz eta biziak erabiliz. Papera eta egurra darabiltza marrazkiak egiteko, eta marka ezagunekin ere elkarlanean aritzen da surf taulak edo handplans-ak ilustratuz.
Argitaratze data: 2013 Ekaina 1
Surfilmfestibal. Donostia - San Sebastián. Surf, Musika, Arte eta Ingurugiro Zinemaldia.
© Surfilmfestibal 2024
Donostia - San Sebastián