Surf Azoka Sagüesen
Surf Kultura Azoka
Gero eta gehiago eta askotarikoak dira surfaren inguruan sortzen diren artista eta sortzaile berriak. Surfilmfestibal 9 edizioan, haien aldeko apustua egin genuen Antiguako frontoian lehen azoka jarriz, eta orain,Montes+Mugicako Javier eta Joserekin bat egingo dugu, gehienetan independenteak eta txikiak izaten diren proiektu horiek laguntzeko, eta haien lana erakusteko plataforma bat eskaintzeko.
Zer? Artista independente, argazkilari, shapers, zein artisauen nahasketa. Arau bakarra gutxienez erakusten duzunaren % 60 zuk egindakoa izatea da, edo behintzat zuk tuneatutakoa. Gainerakoak vintage, jatorrizko materiala edo eskuz egindakoa behar du izan.
Noiz? Ekainak 29 larunbata (egun osoz) eta ekainak 30 igandea (goizez)
Non? Saguesen, Gros Beach, Donostia. Cityko auzo surflaria. Muntaia kanpoan egingo da, Groseko horman.
Nola? Bidal iezaguzu zure proposamena ekainaren 10a baino lehen info@surfilmfestibal.com helbidera, zure “muntaiaren” izena, aurkezpen testu laburra eta objektuen edo muntaiaren 4 argazki erantsiz. Proposamen guztiak aztertuko ditugu, baina zoritxarrez 20 artistentzako lekua besterik ez dugu… Ekainaren 15ean lekuak baieztatuko ditugu, materiala prestatzeko denbora izan dezazuen.
Muntaia? Norberak bere postua jartzeko 6 metro karratu izango ditu. Zure unibertsoa sortzeko beharrezko guztia ekarri behar duzu: mahaia, aulkiak, astoak… Guk lekua utziko dizugu eta zuk jarri txiringitoa!
Zenbat? 50 euroko fee sinbolikoa kobratuko dugu. Giroa sortzeko interes handia adieraziko duen publikoa, zenbait garagardo doan, musika eta zinema ziurtatuko dizkizugu.
Eskerrak gure babesleei:
Patagonia www.patagoniasurfeurope.com
Kutxa Bank www.kutxabank.es
Xsories.com www.xsories.com
Aquarium Donostia-San Sebastián www.aquariumss.com
Argitaratze data: 2013 Ekaina 2
Surfilmfestibal. Donostia - San Sebastián. Surf, Musika, Arte eta Ingurugiro Zinemaldia.
© Surfilmfestibal 2024
Donostia - San Sebastián